PUBLIZITATEA

Bigarren Hezkuntzako berrogeita hamar bat ikaslek UPNAko ikertzaile gazteen aholkularitza jaso dute Planetarioan

2017-03-29
Printer-friendly versionSend by email

Ikasleak zientzia- eta teknologia-proiektuekin lanean ari dira, maiatzean Bilbon aurkezteko, Elhuyar Fundazioak antolatzen duen Zientzia Azokan

Nafarroako lau ikastetxetako DBH eta Batxilergoko berrogeita hamar bat ikaslek (Leitzako Amazabal BHI, Iruñeko Julio Caro Baroja BHI, Noaingo Elortzibar BHI eta Zizur Txikiko San Fermin ikastola) Zientzia Azokan parte hartu dute gaur, martxoak 29, asteazkena, Iruñeko Planetarioan. Elhuyar Fundazioaren ekimen bat da: unibertsitateko atarian dauden ikasleek proiektu zientifiko edo teknologikoak sortzen dituzte ikasturtean zehar, taldeka, unibertsitateko ikertzaile eta irakasleen aholkuak jasoz. 12 eta 18 urte arteko nafar ikasleek Nafarroako Unibertsitate Publikoko (UPNA) dozena bat ikertzaile gazteren aholkularitza jaso dute. Laguntza hori baliagarri izango zaie beren lanak azoka batean jendaurrean erakusteko Bilboko erdigunean, maiatzaren 6an, EAEko ikasleekin batera. Hortik dator Zientzia Azoka izena. Ekimen honek Foru Erkidegoaren, unibertsitatearen, Planetarioaren eta Zientziaren Lagunen Klubaren laguntza du.

"Parekoen topaketa" izeneko saioaren inaugurazioan izan dira, besteak beste, Leire Cancio Orueta Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia, Ramón Gonzalo García UPNAko ikerketako errektoreordea, Joaquín Sevilla Moróder UPNAko Ezagutzaren Dibulgazioko arduraduna, Javier Armentia Fructuoso Planetarioko zuzendaria, Silvia Díaz Lucas Zientziaren Lagunen Klubeko lehendakaria eta Aitor Etxarte Berezibar Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakaria, bai eta Aitor Lacasta Zubero Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Ebaluazio, Kalitate, Trebakuntza eta Bizikidetzako zuzendaria eta Carlos Astrain Goñi Nafarroako Gobernuko Trebakuntza Ataleko burua.

 

Esperientzia aberasgarria 

Zientzia Azokako parte-hartzaileek bi eta lau ikasle arteko talde txikiak osatzen dituzte, eta berek aukeratutako gai baten inguruan egiten dute lan. Elhuyar Fundazioarentzat, ekimen honen antolatzailearentzat, ez da lehiaketa bat, talde-lanean oinarritutako esperientzia aberasgarri bat baizik. Iruñeko bilkura honetan, Bigarren Hezkuntzako ikasleek beren proiektuei buruz hitz egin ahal izan dute, soziologiari, informatikari, kirolari, mikrobiologiari, osasunari eta ingurumenari lotutako proiektuei buruz, UPNAko ikertzaile gazteekin, eta, hala, ikerketarekiko konpromisoa areagotu dute.

Babesleak
Bilboko udala
FECYT

Euskaltel
Iberdrola

Eusko Jaurlaritza: kultura saila
Kolaboratzaileak
UPV/EHU
Btek
7 kaleak
7 kaleak
digipen
digipen
digipen
digipen
digipen
digipen
digipen
fundacao da juventude
digipen
planetarioa
deusto
UPNA

elhuyar.org menua

2016 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com