PUBLIZITATEA

IRTEERAK ETA EGONALDIAK

Printer-friendly versionSend by email

AIPAMENAK

Zientzia Azokak zientzia-bizipenak eskaini nahi dizkizue gazteoi, horregatik, hainbat hitzarmen ditugu sinatuta hainbat erakunderekin, eta aipamen bereziak egingo dira Azokaren egunean. Aipamenak jasoko dituzten taldeek bisitak eta egonaldiak egingo dituzte kanpoko zientzia-azoketan eta zentro-teknologikoetan. 

 

Estatuko zientzia-azoketan egonaldiak

Estatuko zientzia-azoken hitzarmenei esker, Elhuyar Zientzia Azokan parte hartu duen lau taldek beste zientzia-azoka batean parte-hartzeko aukera izango dute: Exporecerca, Galiciencia, Mostra Nacional de Ciência de Portugal eta MILSET. (OHARRAK: Azoka horietara joateko bidai-gastuetarako, Elhuyarrek diru-ekarpen bat egingo du, eta parte-hartzaileen esku geratuko da bida-gastuen zati osoa kubritzeko falta den diru kopurua lortzea; Galiciencia azokaren kasuan taldeek ezingo dituzte izan bi pertsona baino gehiago).

BTEK interpretazio-zentroa bisitatzeko aukera

Parte-hartzaile guztiek Zamudioko BTEK teknologiaren interpretazio-zentroa bisitatzeko aukera izango dute inspirazio-fasean. 

 

Zientzia Azoka ez da lehiaketa bat, elkarlanean oinarritutako bizipen aberasgarri bat baizik. Elkarlanean eta batzuek besteetatik ikastean oinarritzen da, eta beraz, ez da irabazle eta galtzailerik. Dena dela, irizpideak hobekien betetzen dituzten lan batzuk aukeratuko ditugu aipamen bereziak aukeratzeko. 

 

Ikerketa-zentroetan egonaldiak

Elhuyar Zientzia Azokako kategoria bakoitzeko (zientzia-proiektuak eta proiektu teknologikoak) bina talde aukeratuko ditugu Tecnalia eta IK4 ikerketa-zetroetan bi egunetako egonaldiak egiteko. Bi egun horietan ikertzaileak eta haien lanak ezagutzeko aukera izango duzue, baita haiekin lan pixka bat egiteko ere!

Babesleak
Bilboko udala
FECYT

Euskaltel
Iberdrola

Eusko Jaurlaritza: kultura saila
Kolaboratzaileak
UPV/EHU
Btek
7 kaleak
7 kaleak
digipen
digipen
digipen
digipen
digipen
digipen
digipen
fundacao da juventude
digipen
planetarioa
deusto
UPNA

elhuyar.org menua

2016 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com