PUBLIZITATEA

Zientzia Azokako ikertzaile gazteek eta haien proiektuek Bilboko Plaza Barria bete dute

2017-05-15
Printer-friendly versionSend by email
  • - 110 proiektu aurkeztu dira, guztira, 337 gazte: neskak 176, eta mutilak 161
    - Estatuko (Exporecerca eta Galiciencia) eta nazioarteko (Mostra Nacional Portuguesa) zientzia-azoketako 3 talde irabazle etorri dira


Gaur, larunbata, maiatzak 6, eguerdiko 12etan eman zaio hasiera aurtengo Elhuyar Zientzia Azokari.

Azokan parte hartu duten gazteen ordezkariek moztutako zintarekin eman zaio hasiera ofiziala, eta bertan izan dira zenbait agintari eta ordezkari, besteak beste Juan Mari Aburto Rique, Bilboko alkatea, Maite Alonso Arana, Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Saileko sailburuordea, eta Leire Cancio Orueta, Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia.



Aurtengo Zientzia Azoka egitarau bete-betearekin ospatu da. Eguerdiko 12tan hasita, Euskal Herriko ikertzaile gazteek ikasturtean erronka bati edo galdera bati erantzuteko landutako ikerketa-proiektuak eta proiektu teknologikoak erakutsi dituzte Plaza Barrian, horiek izan dira eguneko protagonistak. Baina aurtengo azokan, nobedaderik ere izan da: eremu profesionalarentzako gunea eta tailerrak erdigunean. Hauen artean, azpimarratzekoa izan da ‘Musika-laborategia: REC’ izenekoa, sari-banaketaren ondoren jarraipena izan duena: Musika-laborategia: PLAY, Las Tea Party DJ’s-en eskutik.

Euskal Herriko Zientzia eta Teknologia Sarearen elkarlana ere aipatu behar da; horrela, Ikerbasqueko, UPV/EHUko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko, Mondragon Unibertsitateko, Deustuko unibertistateko Ingeniaritza Fakultateko eta Digipen Teknologia Institutuko ikertzaileen laguntza jaso dute gazteek haien lana egiteko.

Sari gisa honako aipamenak egin dira:

lanaren osotasunagatik
Lantaldearen aniztasunagatik
Zintzotasunagatik eta arazoei aurre egiteko gaitasunagatik
Lanaren originaltasunagatik
Ekarpen teknologikoagatik
Zorroztasun metodologikoagatik
Komunikazio onagatik
Irakasleen gidaritza-lanagatik
Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azoka ekimenak Bilboko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, FECYT-en, Iberdrolaren, Euskaltel Konekta Fundazioaren eta Erabiren laguntza jasotzen du.

Babesleak
Bilboko udala
FECYT

Euskaltel
Iberdrola

Eusko Jaurlaritza: kultura saila
Kolaboratzaileak
UPV/EHU
Btek
7 kaleak
7 kaleak
digipen
digipen
digipen
digipen
digipen
digipen
digipen
fundacao da juventude
digipen
planetarioa
deusto
UPNA

elhuyar.org menua

2016 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com