PUBLIZITATEA

Zientzia Azokaren oinarriak

Printer-friendly versionSend by email

Edozein fasetan irakasle edo ikasleei zalantzak argitzeko edo arazoei aurre egiteko aholkularitza eskainiko zaizue helbide honetan: zientzia-azoka@elhuyar.eus

 

OINARRIAK

Zientzia Azoka ekimena gazteek garatutako proiektuen azoka da; ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko aukera. Lanaren emaitza ikerketa-proiektu bat nahiz proiektu teknologiko bat maiatzaren 6an egun guztian Bilboko Plaza Barrian antolatuko dugun Zientzia Azokako stand banatan aurkeztuko dute gazteek. Bidean, ikertzaile profesionalak izango dituzte gazteek bidelagun, lana bideratzen laguntzeko. Horretarako prest ditugu UPV/EHUko, Mondragon Unibertsitateko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Deustuko Unibertsitateko ikertzaileak.

Helburuak dira kultura zientifikoa sustatzea gizartean, eta gazteengan zientziaren eta teknologiaren arloetako gaitasunak lantzea, bokazioak piztea eta alorreko pertsonak/protagonistak hurbiltzea. Zientzia-hezkuntza formalaren osagarri diren eta oinarrizko eta zeharkako gaitasunak lantzea helburu duen egitasmoa eta metodologia berritzailea eskaintzen dugu (Ikerketan Oinarritutako Zientzia Hezkuntza metodologia). 12 urtetik 18 urtera bitarteko ikasle gazteek har dezakete parte, gutxienez bi eta gehienez lau kidez osatutako taldetan antolatuta.

 

MODALITATEAK

Gaia librea da eta bi modalitate hauetako bat aukeratu behar da:

  • Ikerketa-proiektua: aukeratutako arazo bati edo galderari konponbidea edo erantzuna emango dion ikerketa-lan bat garatzea.
  • Proiektu teknologikoa: aukeratutako erronkari edo arazoari irtenbidea emango dion produktu teknologiko bat diseinatzea/gauzatzea.

 

NORK HAR DEZAKE PARTE?

12 eta 18 urte bitarteko gazteek. Parte hartzeko ez dago ordaindu beharrik.

Taldeka hartu behar da parte, gutxienez bi eta gehienez lau kidez osatutako taldetan. Kontuan izan taldeko partaideak elkarren artean desberdinak eta osagarriak izatea (trebezietan, zaletasunetan, generoan, jakintzan…) mesedegarria dela lana eraginkortasunez egiteko, emaitza hobea lortzeko... eta ondo pasatzeko!

Lanak euskaraz, gaztelaniaz zein ingelesez egin eta aurkez ditzakezue, eta izena ematerako orduan proiektua definituta izan beharrik ez duzue, horretarako dago inspirazio-fasea eta.

ZER AURKEZTU BEHAR DA?

  • EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

1.- Originaltasuna eta berrikuntza

. Ekarpen berria egiten da?

.Proiektuan ekarpen pertsonala sumatzen da gaiaren trataeran?

.Sormena agerikoa da proiektuan?

.Gai dira egileak proiektuaren ondorioak edo luzapena aurreikusteko?

 

2.- Zorroztasun metodologikoa

2.1.- Gaiaren egungo egoera:

- Egileak gaiaren aurrekariak (bibliografia) emateko gai dira?

- Lege orokorrak aipatu dituzte, emaitzak emateko garaian?

2.2.- Diseinua:

- Erabilitako aldagaiak egoki definitu dira?

- Aldagai motak identifikatu dituzte?

- Aldagai motak identifikatu dituzte?

- Hipotesia ondo planteatu da?

- Lagina (behar baldin bada) egokia da?

- Helburuak eta planifikazioa azaldu dituzte

2.3.- Metodologia:

- Metodologia egokia erabili da?

- Erabilitako metodologia azaltzeko gai dira?

2.4.- Emaitzen tratamendua:

- Ondo erabili dira taulak, grafikoak...?

- Errore esperimentalak kontuan izan dira?

2.5.- Ondorioak:

- Proiektuak erakusten al du ikuspegi kritikoa?

- Emaitzek ematen al dute ondorietarako bidea?

- Barne koherentzia al dago ondorioen eta emaitzen artean?

- Hipotesiaren eta ondorioen arteko erlazioa azaltzen al da?

 

3. - Zintzotasuna eta arazoei aurre egiteko gaitasuna

. Bidean izandago arazoak identifikatu, aztertu eta komunikatu dituzte?

. Hutsegiteak onartu, ikasteko erabili eta komunikatu dituzte?

.Zailtasunak eta aurkitutako soluzioak azaltzeko gai dira

.Proiektuaren faseak xehetzeko gai dira?

.Proiektua eragin duen zirkunstantzia azaltzeko gai dira egileak?

.Diseinuaren eboluzioa azaltzeko gai dira egileak?

.Azal dezakete zer lotura dagoen hipotesiaren, emaitzen eta ondorioen artean?

 

4.- Komunikazioa

4.1.- Ahozko azalpenak:

 - Azalpenak egokiak eta argiak dira?

 - Azalpenak ildo logiko bat du?

 - Publiko orokorrak ondo jarraitu ahalko luke azalpena?

- Erantzunak argiak, zehatzak eta argigarriak al dira?

- Egileek erabilitako terminoen esanahia ulertzen dute

4.2.- STANDaren aurkezpena:

 - Baliabide egokiak eta beharrezkoak erabili dira?

 - Dekorazioa eta haren banaketa egokia eta didaktikoa da?

 - Muntaiak erakusten al ditu berez proiektuaren oinarrizko faseak?

 - Adierazpen grafikoak osoak eta argiak dira?


5.- Lankidetza eta aniztasuna

. Taldea anitza da generoan, partaideen profiletan, ...?

. Rol-banaketa egokia da?

. Taldekide danek hartu dute parte bai lana egiten bai aurkezpenean?

. Kanpo-lankidetzak antzematen dira?

 

EPAIMAHAIA

Epaimahaiak hainbat talde nabarmenduko ditu, bai zentro teknologikoetako egonaldietara eta bai kanpoko beste azoketara Zientzia Azokaren ordezkari zein joango den hautatzeko.

Epaimahaiak eman gabe utz ditzake sariak, aurkeztutako lanek gutxieneko kalitate-ezaugarriak betetzen ez dituztela iritziz gero.

 

Babesleak
Bilboko udala
FECYT

Euskaltel
Iberdrola

Eusko Jaurlaritza: kultura saila
Kolaboratzaileak
UPV/EHU
Btek
7 kaleak
7 kaleak
digipen
digipen
digipen
digipen
digipen
digipen
digipen
fundacao da juventude
digipen
planetarioa
deusto
UPNA

elhuyar.org menua

2016 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com