Egiturak eta fisika

09/06/2021

Gizakiok eskeletoa edo hezurdura ditugun bezala, edozein eraikuntzak ere badu bere eskeletoa: egitura deitzen zaio. Zubiei, eraikinei, garabiei eta abarri eusteko, ezinbestekoa da egitura. Egiturak bere berezko pisua, erabilerakargak (pertsonak, zamak…) eta natura-kargak (ekaitzak, elurra…) jasan behar ditu. Zer egitura-mota ezagutzen dituzu? Zein da kasu bakoitzean egiturarik onena? Har itzazu 150 zotz eta plastilina pixka bat, eta… izan gaitezen ingeniariak! Acción realizada con la colaboración de la Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología – Ministerio de Ciencia e Innovación (FECYT).