Ikusten ez den zientzia

09/06/2021

Gutako gehienok izan dugu esperientziarik uhinekin; harri bat putzu batera botatzen dugunean, esaterako. Harriak eragindako perturbazioak uhinak sortzen ditu ur azalean, harria erori zen puntutik kanpo mugitzen direnak. Natura uhin-ezaugarriak dituzten fenomeno fisikoz beteta dago. Izan ere, ingurunetik jasotzen dugun informazio gehiena uhinen bidez jasotzen dugu, argia eta soinua uhinen bidez transmititzen baitira. Tailer horretan, uhinekin lan egingo dugu hainbat erronka gainditzeko. Hiru dimentsiotako irudi bat proiektatzeko gai izango gara? Soinu-uhinak ikusteko gai izango gara? Tailerran, galdera horiei eta beste batzuei erantzuten saiatuko gara, zenbait esperimenturen bitartez argi- eta soinu-uhinekin erlazionatutako kontzeptuak landuz. Acción realizada con la colaboración de la Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología – Ministerio de Ciencia e Innovación (FECYT).