Kode sekretuak - Kriptografia

09/06/2021

Gure ingurukoekin komunikatzeko beharrak eta ezagutzak, gertaerak eta informazioa transmititzeko beharrak idazketaren garapena bideratu zuen. Arazoa mezuak pertsona egokiengana soilik heltzea izan da, hau da, mundu guztiaren esku ez egotea. Horregatik, kriptografiari buruz hitz egitean, “Informazioaren Segurtasunaz” ari gara hizketan, eta honekin erlazionatuta ditugu “hacker” edo “cracker” termino ezagunak. Bideo honetan sistema kriptografiko historikoak lantzen dira, kode berriak eta ezkutuko mezuak nola sortu ikasteko. Alberti-ren diskoak egiteko jarduera proposatzen da. Saioan zehar proposatuko diren kodeak deszifratzeko orriak eta boligrafoak beharko dituzue. Bestalde, ALBERTIREN DISKOA eraikitzeko ikasle bakoitzak goiko estekan ematen den materiala beharko du.