Abeltzaintzaren inpaktuak ingurumenean

Euskal Herriko abeltzaintza eredu desberdinak azaltzen dira lan honetan. Baita makrogranjak zer diren, eta Euskal Herrian, Nafarroan zehazki, dagoen makrogranja erraildoiari buruzko informazioa ematen da: animalien bizi-baldintzak, gaiari buruzko hainbat adituren ikerketen aipamenak… Baita, ingurunean sortzen dituen inpaktu larriak ikusi dezakegu eta abeltzaintza bukatu ezkero ea zer gertatuko litzateken.
Nombre del grupo
Abeltzaintzaren inpaktuak ingurumenean
Participantes
  • Intza Loyarte .
  • Maddi Miguel .
Profesor/a o tutor/a
Usoa Arin Beraza
Nombre del centro escolar
Zurriola Ikastola
Nivel
batxilergoa2
Municipio
Donostia
Provincia
Gipuzkoa
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Medio ambiente-ecología
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 543 KB


Ikertzaileen balorazioak

Martin  Arriolabengoa Zubizarreta       

Zientzia eta Teknologia Fakultatea - UPV / EHU

 

Abeltzaintzaren inpaktuak ingurumenean:

Kaixo Maddi eta Intza,

Martin Arriolabengoa naiz, UPV/EHUko Geologia Saileko irakaslea, eta Elhuyarreko Zientzia Azokara aurkeztu duzuen lana ebaluatu dut, gustu handiz.

Lehenik eta behin, esan nahi dizuet aukeratu duzuen gaia oso punteroa dela, eta egun dugun arazo nagusietako bat. Ez hori bakarrik, abeltzaintzak dakarren ingurumen inpaktua ikuspuntu ezberdinetatik aztertu duzuenez, asko gustatu zait gaiari buruz aurkeztu duzuen sintesia, gure lurraldeko adibide batera eramanez hain zuzen ere. Gainera, oso ondo irakurri eta ulertzen da adierazi nahi duzuena.

Harira joanda, aipatu duzuen bezala nitratoen kutsadurak inpaktu izugarria sortzen du, gurean Gasteiz ondoan kokatzen den Salburuako hezegunean urteetan arazo handi izan da, eta zer esanik ez iazko urtean Murtzian kokatzen den Mar Menorren izan zen katastrofea. Agian, zuen ikerketa proiektua sintesi lan bat izanik, adibide gehiago erabili ditzakezue inpaktuaren ebidentziak adierazteko eta zuen argudioak indartzeko.

Beste alde batetik, argi ikusten da proiektua egiteko bibliografia ugari kontsultatu eta erabili duzuela, lan ona! Gomendio bezala, esango nizueke saiatzeko zuen testuan erreferentzia horiek ere txertatzen edo aipatzen. Kasu batzuetan egin duzu, adibidez “Inpaktuak” atalean Pablo Manzano aipatzen duzuenean. Beste kasu batzuetan berriz ez, adibidez “Abeltzaintzaren amaieraren ondorioa” atalean. Atal honetan informazio asko sartzen duzue, baina ez dakigu nondik atera duzuen zer, eta irakurleak iturria zein den ez badaki, zaila du informazio hori fidagarria den hala ez ebaluatzea. Konturatu, notizia faltsuak egunerokotasunean ditugula, eta hauek bereizteko garrantzitsua dela informazioaren iturriak zeintzuk diren jakitea.

Bukatzeko, hainbat akats ortografiko daude testuan. Denok egiten ditugu horrelakoak, batez ere azkar eta prisaka idazten badugu, baina egia da lan bat entregatzen dugunean akats asko badaude, lanaren merezimendua gutxitu dezaketela. Eman begirada bat testuari, merezi du eta, oso lan interesgarria eta osoa egin duzue!

Hori guztia dela eta, zorionak nire partez! Espero dut zuen berri gehiago izatea, eta ea, nola konpon dezakegun abeltzaintzak ingurumenean sorturiko inpaktuak.