Aireko kutsaduraren neurketa goroldioen bitartez

Laudioko airearen kalitatea neurtzeko goroldioak erabiliko ditugu bioindikatzaile gisa. Institutuko baratzeko barazkiei errepidea ondotik pasatzeak kalte egin diezaiekeen aztertzeko. Hainbat aldagai aztertuko ditugu goroldioetatik erauzitako uretan, zehazki, pH, KH, amoniako, nitrito, nitrato, GH, fosfato, kobrea eta burdina. Konparatu ditugu parke eta institutu ondoko horma.
Nombre del grupo
Nat World
Participantes
  • Jon Felix Adrián Mínguez
  • June Xiang Canive Garzón
  • Alazne Etxebarria Furundarena
Profesor/a o tutor/a
Zaloa Kintana Goikoetxea
Nombre del centro escolar
Laudio BHI
Nivel
batxilergoa1
Municipio
Laudio
Provincia
Araba
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Biología-Geología
  • Medio ambiente-ecología
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 5618 KB


Ikertzaileen balorazioak

Liher Prieto Aretxabaleta          

Kimika Organikoa          

Zientzia eta Teknologia Facultatea

UPV/EHU

Kaixo Nat World!

Benetan lan interesgarria prestatu duzuen lana. Gaur egun kutsadura eta berotze globala dira gure gizarteak aurre egin behar duen arazoen artean premiazkoenetarikoa, eta Kimikari bezala, asko kezkatzen nauena.
Planteamendu dotorean aurkitu duzue eskuragarri daukazuen goroldioan kutsaduraren adierazle. Esan beharrekoa da, era oso sistematiko batean lan egin duzuela antzematen da, eta saiatu zarete txostenean prozedurak era argian erakusten, beraz zorionak!. Txostena irakurtzerakoan gomendatuko nuke konposatu kimikoen formulak eta notazioa era zuzenean aurkeztea. Hau da, ikertzaile batentzat FE eta Fe ez dira gauza bera! Faltan bota dut erabilitako erreaktiboen deskribapena edota hauek eragiten duten erreakzioak erakustea. Horretaz gain, zuen grafiko politak izanda ere ulertzeko arazoak izan ditut, zuen tokiko laburduren esan nahiak (E.A., P.I., Z.E.P.;…) ez baitira aurkitzen. Azkenik, zuen hipotesia ezin izan duzue baieztatu, hala ere askotan lortutako emaitzek espero zenuenarekin bat ez datozenean dira emaitzarik interesgarrienak!
Berriz ere Zorionak!

___

Iban Ubarretxena Belandia       

Biologia Estructural, Bioquimica y Biofisica        

Instituto Biofisika (UPV/EHU, CSIC)        

UPV/EHU

Kaixo, gazteak! Lan bikaina egin duzutela iruditzen zait, zorionak beraz!

Aurrera eramateko aukeratu duzuen lana, alegia aireko kutsadura goroldioen bidez neurtzea asko interesatu zait. Aireko kutsadurak osasunerako dituen ondorioak argiak dira eta beraz zuek aukeratutako gaiak egunkortasun handia du. Goroldioak erabiltzea kutsadura neurtzeko oso ideia ona iruditzen zait. Edonon aurkitu daitezke eta beti ere izaki bizidunak erabiltzea horrelako neurketetarako oso egokia iruditzen zait. Beraz ikerketa gaia interesgarria eta ikerkuntza tresna aproposak aukeratu dituzutela iruditzen zait. Bideoa ere bikain!

Proiekatuaren inguruan egindako azterketa eta kudeaketa ere egokiak iruditu zaizkit. Hipotesia argia eta ondo azalduta zegoela iruditu zait. Orain arte ikerketak estalgabetutako ondorio nagusiak bikain identifikatu dituzutela iruditu zait. Ain zuzen ere, alde batetik egindako hipotesiaren kontrako datuak jaso dituzutela gune batzuetan eta bestalde, saiakuntzak askotan errepikatzea estatiskikoki balioa duten datoak jasotzeko garrantzitsua dela. Beraz, asko gozatu dut zuen lana irakurtzen. Aurrera begira, gustatuko litzaidake jakitea nola jarraitzen duzuen proiektu honekin lanean.

Nere ustez interesantea izango litzateke goroldioekin batera aire kutsadura neurtzeko beste modu konplementario bat erabiliko bazenukete datuen fidagarritasuna haunditzeko. Zuei gehiago laguntzeko ideia bat besterik ez da.

Bukatzeko, zorionak eman nahi dizkizuet proiektuagatik eta animo ikerketaren hurrengo pausoekin.

Agur bero bat.