AirRactor: ikasgela aireztatzeko prototipoa

Institutuko gela batzuen aireztapena ona ez zela ohartuta AirRactor proiektua sortu genuen aireztatzeko prototipo bat diseinatu eta horrela arazoari konponbidea emateko. Sortutako prototipoa institutuan ditugun ordenagailu zaharretako haizegailuak erabilita sortu dugu plastikozko piezen eta torlojuen bidez lotuta, haizegailuzko laukizuzen bat osatzen. AirRactor prototipoa leihoetan kokatu egiten da eta martxan jartzen denean gelaren aireztapena hobetzen da aire garbia egongo dela bermatuz eta gure osasuna zaintzen lagunduz.
Nombre del grupo
Belestial Industries
Participantes
  • Gorka Alvarez .
  • Ibon García .
  • Pablo Wu .
  • Eder Olabarrieta .
Profesor/a o tutor/a
Alberto Llamaosas eta Izaskun Azkunaga
Nombre del centro escolar
URIBARRI BHI
Nivel
dbh4
Municipio
Basauri
Provincia
Bizkaia
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Ingeniería-Tecnología
Tipo de proyecto
Proyecto tecnológico
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 3117 KB


Ikertzaileen balorazioak

Ibai Inziarte

Aldakin Taldeko Ikerketa eta Garapeneko zuzendaria

Zorionak!!!!! Oso ideia ona iruditu zait, benetan! Eta planteaturiko proiektuaren gauzarik esaguratsuena, materiala bererabili egin duzuela da. Dauzkagun gauzei bigarren bizitza bat ematea gaur egun oso oso garrantzitsua dela iruditzen zait.

___

Alberto Peña Bandrés  

Fluidoen Mekanika/ Simulazio Konputazionala  

Bilboko Ingeniaritza Eskola      

UPV/EHU        

Zorionak mutilak!!
Oso ideia ona izan duzue gelak aireztatzeko eta oraindik ere ideia hobeago haizagailuak birziklatzearena izan da.
Ikerkuntza- proeiktuak fluidoen mekanikaren arloan egiten ditut, eta askotan, lantegi bateko airerazpen sistema bat bururatzea tokatu zait. Hori bai, nik simulazio konputazionalaren bitartez egiten ditut ikerketak.
Haizagailuen kokapenaren diseinua eta muntaketa, primerakoa geratu zaizkizue . Ez da erraza hori egitea eta gero ondo geratzea. Eta zuek lortu duzue.
Beste alde batetik, lantalde batean gauzak egiten direnean, koordinazio eta lankidetza oso garrantzitsuak dira, eta proiektu honetan zuek ikasi duzue hori.
Etorkizunean, egingo dituzuen beste proiektutan (seguru nago jarraituko duzuela proiektuak egiten), bibliografia bat jartzea oso interesgarria da, horrela, zuen proiektua irakurriko den persona batek jakingo du non begiratu, gai horretan sakontzeko, adibidez. Eta bukatzeko aholku bat: 2., 3. eta 4. irudietan daudenak, nire ustez, taulak dira eta hobe da hori jartzea (taula), eta ez irudia.