Alkohola, tabakoa eta drogen eragina

Lan honetan, tabakoa, alkohola eta drogei buruz hitz egiten da. Honen helburuak, nerabeen pentsamendua aztertzea eta haiei arazo honekin laguntzea izan dira. Esperimentaziaon inkesta bat sortu da eta ondorio garrantzitsuenak dira: oso gazte hasten dira substantzia kaltegarri hauek kontsumitzen eta ez dira konszienteak eta ez dakite zer daukien eskuen artean.
Nombre del grupo
Alkohola, tabakoa eta drogen eragina
Participantes
  • Garazi Barrenetxea Larrañaga
  • Leire Elexpuru Arcaraz
  • Oihane Orue Cortés
Profesor/a o tutor/a
Iosu Lizarralde Ibarbia
Nombre del centro escolar
Lauaxeta ikastola
Nivel
dbh4
Municipio
Amorebieta-Etxano
Provincia
Bizkaia
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Salud
  • Ciencias Sociales
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 429 KB


Ikertzaileen balorazioak

Kaixo, talde! Zorionak zuen lanagatik! Gazteentzat (eta ez bakarrik!) garrantzi handia duen gai bat aukeratu duzue eta horrek esan nahi du zuen proiektuak eragin sakona izateko potentziala duela.


Ni arkeologia arloan ikerlaria naiz eta konkretuki aztarnategi arkeologikoetan topatzen ditugun hezurdurak aztertzen ditut. Orain dela hainbat urte XVII.-XVIII. mendetako hilerri bat analizatu nuen eta asko harritu nintzen pertsona batzuen hortzetan erretzeko pipak erabili izanaren markak topatu nituenean. Beraz, gizakiok luze daramagu droga hauek kontsumitzen!


Zuen lanean azpimarratuko nituen alderdiak hurrengokoak dira: hipotesi argiak planteatzea eta ondo egituratutako galdetegi sistematiko bat diseinatu izana. Ingelesezko laburpena ere asko gustatu zait! Hurrengorako orokorrean lana hobetzeko akats ortografikoak errepasatzea gomendatzen dizuet.

 

Maite Iris García Collado

Letren Fakultatea

Eukal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)