Arrosa txertaketa: Non hazten dira hobeto arrosak?

Galdera bat dago lorategia duten pertsona guztiek egiten dutena: Non hazten dira hobeto arrosak? Galdera honi erantzun bat emateko esperimentu bat garatu dugu hiru landareetan txertaketa bat eginez; pinuan, sagarrondoan eta banbuan.
Nombre del grupo
Arrosa txertaketa
Participantes
  • Elene Cascán Asporosa
  • Xabier Ayerra Arana
  • Eneko Altuna Santxez
Profesor/a o tutor/a
Naiara Mentxaka Fructuoso
Nombre del centro escolar
Lauaxeta ikastola
Nivel
dbh3
Municipio
Zornotza
Provincia
Bizkaia
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Biología-Geología
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 3969 KB


Ikertzaileen balorazioak

Leire Ruiz Rubio          

Polímeros        

Facultad de Ciencia y Tecnología         

UPV/EHU

Kaixo, ikerlari gazteak! Zuen proiektuarekin ikertzaileek bete behar ditugun lehenengo urratsak bete dituzue, zorionak!
Hainbat urte bai ikerkuntzan bai irakasle moduan pasa eta gero, posten nahiz metodologia ona eta zehatza erabiltzen duten ikerlari gazteekin topo egitea. Hipotesiak eta lan metodologia oso ondo garatu dituzue. Baina, gehien kostatzen dena era primeran egin duzue, hau da emaitzen hausnarketa kritiko bat egitea eta hipotesi berriak izendatzea.
Proiektuarekin jarraitzen baduzue, hipotesi berriekin batera pentsatu dezakezue arrosatik kanpo beste landare bateko txertaketa bat egitea. Arrosarekin eskuratu dituzuen emaitzak errepikatuko ziren? Zein izan ahal da urte sasoiaren eragina zuen ikerkuntzan?
Esan duda moduan, zorionak, lan polita egin duzue, ondo aurkeztuta eta gauzatuta.

___

Urko Martinez Marigorta           

(gaixotasun komplejuen) genetika         

Bioinformatika

CIC bioGUNE

Kaixo ikertzaile gazteak! Zorionak egindako lan bikainagatik! nahiz eta ni beste zelai batekoa izan, egin duzuen lana asko interesatu zait (bideoa oso bikain ere!). Egia esan, oso hipotesi argiak ipini dituzue hasieratik, eta datuak interpretatzeko eta hipotesi berriak emateko oso era interesantea izan duzue ere. Nik gaixotasun autoimmunen genetikan egiten dut lana, eta azken urteotan horrelako ariketak egiteko beharra izan dugu. Emaitza asko jaso ondoren, gure datuek guztiz falsikitatu zuten guk geneuzkan hipotesiak (hau da, gaixotasunerako gene sendoak aurkituko genituzkela gehien bat). Alde batetik frustrazio puntu txiki bat eman zigun, noski. Baino beste aldetik oso exzitantea izan da hori deskubritzea, ze horrek fokua aldatzeako aukera eman digu. Zuen kasuan horrelako sensazioa izan dut, eta oso polita iruditu zait izan duzuen umiltasuna hasierako hipotesiak oker izan zitekeela onartzeko. Bukatzeko, proiektua hobetzen jarraitzeko bi iradokizun txiki eman nahi nituzke. Alde batetik, ea aldagai kontrolatu gehiago erabili zenezaketeen (urte-sasoiz gain, bero puntua, argi-iluntasun balantzea, eta abar). Beste aldetik, experimento gehiago egiteak sendotasuna emango lizuketela. Nola jakin emaitzak robustoak diren, ala guztik behin saiatzegatik gertatu diren? Beti saiatu behar da lana behin baino gehiagotan errepikatzen (ingelesez, replicate deitzen zaiona). Zorionak!