Audifono merkeak

Gure proiektua entzumen arazoak dituzten pertsonei laguntzeko da audifono merkeagoak eginez, eta horrela diru gutxi duten eta gaizki entzuten duten pertsonek audifono eskuragarriak izateko. Audifonoak normalean oso garestiak direnez, ez daude guztien eskura. Orduan, audifono merkeagoak behar dituzte, hobeto entzuteko aukera izango dute, ordaintzeko arazorik eduki gabe.
Nombre del grupo
AAXE
Participantes
  • Andoni Naval None
  • Xanet Izquierdo None
  • Ekaitz González None
  • Aitana Pérez None
Profesor/a o tutor/a
Asier Irazusta Olariaga
Nombre del centro escolar
Magale Salestarrak Ikastetxea
Nivel
dbh3
Municipio
Urnieta
Provincia
Gipuzkoa
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Ingeniería-Tecnología
Tipo de proyecto
Proyecto tecnológico
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 1206 KB


Ikertzaileen balorazioak

Aritza    Villaluenga

Historiaurrea/ Prehistoria          UPV/EHU

Kaixo Andoni, Xanet, Ekaitz eta Aitana,

Aurrera eramateko aukeratu duzuen lana asko interesatu zait, nahiz eta nik beste eremu batean ikertzen dudan. Edonola ere, gustatuko litzaidake jakitea ea proiektua aurrera eramateko asmoa duzuen, Ondorioetan idazten duzuen bezala zenbait hobekuntza beharrezkoak baitira.

Harira joanda, proiektu oso positiboa iruditu zait, Zergatik audifonoek 3000€ balio dituzte? Nork eta non geratzen da etekina?. Egia esan, 25€ tako audifonoa, pixkat positiboegia iruditzen zait... osasun produktuetan ez zenukete produkturik merkeena erabili behar, ah! Eta osasun zerbitzuen onespena beharrezkoa litzateke. Hala ere bide luze baten hasieran zaudete baina etorkizun handikoa.

Bestalde, proiektu hau edo beste edozein garatzeko, aldez-aurretik programazioa ahalik eta zehatzena osotu, praktikara aurrera eraman aurretik. Hau esatea erreza da, baina Space-X bere azken espazio untzia azken honetan lau aldiz suntsitu du…beraz, ez larritu hutsak egiteagatik, ehundaka ingereni porrot egin badezakete, zuek ere. Aurrera jarraitu!

___

Asier Salazar Ramirez 

Seinale fisiologikoen prozesamendua eta hauek prozesatu eta erabiltzeko programazioa  

Bilboko Ingeniaritza Eskola

UPV/EHU

Kaixo gazteok!

Lan txukuna zuena; ondo egina! Zuen proiektuaren gaia oso interesgarria iruditu zait. Izan ere, nik ere lan egiten dut ezgaitasunak dituzten pertsonei laguntzeko gailua elektronikoak eta aplikazio informatikoak garatzen (EHUn ikertzailea eta ingeniaritzako irakaslea naiz). Osasuna eta ongizateari lotutako proiektuen garapena oso inportantea da gizarterako. Beraz, zuen proiektua garatzen jarraitzera animatzen zaituztet!

Asko gustatu zait erakutsi duzuen erresilientzia. Zirkuitua muntatzerakoan gauzak ez ziren ondo atera baina zuek aurrera jarraitu zenuten behin eta berriz emaitza egokia lortu arte. Hori ikertzaile eta diseinatzaileen egunerokoa da, ezin dugu amore eman! Gainera, proiektuaren garapena ondo aurkeztu duzue erabilitako zirkuituko diagrama ezberdinak emanez(4 eta 7. orrialdetan). Ondo egina. Horrela proiektuaren jarraipena erraz egin daiteke.

Proiektuaren diseinua hobetzeko, zenbait gauza kontutan izan beharko zenituzkete. Zuen zirkuitua kutxa barruan dantzan ibiliko da eta bibrazioek elementu elektronikoen soldadurak hautsi ditzakete. Hortaz, ondorioetan adierazi dituzuen ideiez gain, kutxa barruko elementuak lotzea gomendatzen dizuet. Ohikoa izaten da bai zeramikako plakari zein plastikozko kutxari bizpahiru zulo egitea eta torloju batzuekin euren artean lotzea. Bestalde, kutxa barruan “portapilas” delakoa itsatsi ahal diozue. Horrela pila aldatzerakoan plaka eta pilaren arteko kableak ez du kalterik eta tiradizorik jasango. Honelako hobekuntzekin zuen gailuaren bizitza asko luzatuko duzue!

Zorionak!