Automedikazioa gazteen artean

Automedikazioa medikuaren edota farmazeutikoaren aholkurik gabeko eta errezeta gabe medikazio-hartzea da. Portaera hori oso hedatuta dago mundu osoan, eta batez ere ikasle gazteen artean, 15 eta 18 urte artean. Hala ere, badira beste herrialde batzuetako biztanleen automedikazio-jokabideei buruzko azterlanak, ikerketa honi guztiz kontra egiten diona. Baina, datu erlatibo gutxi daude.
Nombre del grupo
Automedikazioa gazteen artean
Participantes
  • Itsasne Torres .
  • Eneko Teran .
Profesor/a o tutor/a
Usoa Arin Beraza
Nombre del centro escolar
Zurriola Ikastola
Nivel
batxilergoa2
Municipio
Donostia
Provincia
Gipuzkoa
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Salud
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 2646 KB


Ikertzaileen balorazioak

Maren  Ortiz Zarragoitia

Zientzia eta Teknologia Fakultatea & Plentzia Itsas Estazioa - UPV / EHU

Kaixo Itsasne eta Eneko!

Lan polita egin duzue eta gaur egun oso purian dagoen gai bat landu duzue. Zorionak!

Oso interesgarria iruditu zait aukeratu duzuen ikerketa egiteko bidea. Inkesten bidez zuen ikaskideek automedikazioaren aurrean duten jarrera aztertzea oso egokia da. Ez dakit aukeratu duzuen laginetik kanpo ere aurrera egiteko intentziorik duzuen, baina pena mereziko luke esparrua zabaltzea (auzoa? herria? beste ikastetxe batzuk?).

Lanaren antolaketa ondo dago baina atalen bat hobetu dezakezue. Adibidez, faltan bota dut egindako galdetegiaren eredu bat gehitzea. Oso lagungarria da lana irakurtzen duenarentzat eredu hori eskuragarri izatea. Bestetik, ondorioen atala pixka bat nahasgarria egin zait. Badaude datu berriak bertan, emaitzetan jartzea gomendagarria litzatekeela. Ondorioak mugatu zuen ekarpenetara ez emaitzen deskripzio berri bat egitera.