Azaleko minbizia saihesteko prest?

"Azaleko minbizien kasuak goraka doaz eta adina, eguzki izpiekiko esposizioa, gizabanakoen fototipoak eta azala zaintzeko ohiturak eragina dute honen agerpenean. Azaleko minbizia izateko lehenengo zantzuak orbanak izanik, hauek hautematea ahalbideratzen digun kutxa bat sortu dugu. Pertsona desberdinen orbanak ikusiz azalaren osasuna mailakatu dugu eta aurretik aipatutako kanpo faktoreekin lotu."
Nombre del grupo
Azaleko minbizia saihesteko prest?
Participantes
  • Garazi Aranguren Arandia
  • Enara Garmendia Pelaez
  • Xabat Larrañaga Lasa
  • Asier Larraona Osuna
Profesor/a o tutor/a
Imanol Ormaetxea Badiola
Nombre del centro escolar
Beasaingo La Salle
Nivel
dbh4
Municipio
Beasain
Provincia
Gipuzkoa
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Biología-Geología
  • Salud
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 1756 KB


Ikertzaileen balorazioak

Kaixo Asier, Xabat, Enara eta Garazi!

Zorionak egindako lanarengatik! Oso interesgarria iruditu zait, eta irakurtzeko oso eramangarria!

Aukeratu duzuen gaia oso egokia iruditu zait: sarreran aipatu duzuen moduan, geroz eta azaleko minbizi-kasu gehiago diagnostikatzen dira, eta zuen lanari esker irakurleek minbizi-mota honi buruz gehiago ikas dezakete eta arrisku faktoreez kontzientzia hartu. Ni sintesi organikoan naiz aditua (azaleko minbizia sendatzeko farmakoak sintetizatzeko gai naiz), baina genetika eta arrisku-faktoreei buruz ez dakit asko; esaterako, kaxaren esperimentua ez nuen ezagutzen.

Kaxaren esperimentua azaltzerako orduan eskertzekoak dira txostenean aurkeztu dituzuen argazkiak, lana hobeto ulertzeko balio baitute (hori bai, komenigarria da irudien azpian oina idaztea: “1. Irudia: …………………………..”). Hurrengo lanei begira, mota honetako ikerketetan bereziki garrantzitsua da lagin-kopurua adierazgarria izatea, hau da, fototipo edo adin bakoitzeko persona gehiagorekin esperimentua egitea (etorkizunerako ikerketa posibleen atalean aipatu duzue hau, beraz, zorionak honetaz ohartu izanagatik!).

Bukatzeko, galdera bat egingo dizuet: lortutako emaitzak bibliografian dauden emaitzekin konparatu dituzue? Oso interesgarria izango litzateke! Berriro ere, zorionak egindako lan bikainarengatik eta zorte on! 

 

Gorka Garay Goñi

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)