Baben Ikerketa

Sei baba landare erosi eta gero, baldintza desberdinetan mantendu ditugu bi astetan zehar. Hiru froga desberdin egin ditugu: tenperatura desberdintasuna, argitasun falta eta gazitasuna aztertzen dituztenak. Ondorio gisa, baben hazkuntzan lagungarriak diren faktoreak honako hauek direla ikusi dugu: ur gezarekin ureztatzea, leku argitsu zein epelean haztea.
Nombre del grupo
Baben Ikerketa
Participantes
  • Leire Arduya Ochoa De Zuazola
  • Olatz Pelaez Garcia De Andoin
  • Naroa Saez Hernani
Profesor/a o tutor/a
Nagore Saez De Cerain
Nombre del centro escolar
Ies Aniturri Bhi
Nivel
batxilergoa1
Municipio
Agurain
Provincia
Araba
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Biología-Geología
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 4642 KB


Ikertzaileen balorazioak

Arantza Aldezabal Roteta

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

UPV / EHU

 

Ikasle agurgarriak,

Pozgarria izan da zuen proiektua ebaluatzea, jorratu duzuen gaia oso interesgarria baita eta hautatu duzuen espeziea (Vicia faba, baba) oso garrantzitsua, ez soilik giza elikadurarako baizik baita animalien (behi, ardi, zerri, oilo, …) bazka edo pentsurako ere, beraz bejondeizuela!

Orokorrean zuen hipotesiak eta argudioak egokiak diren arren, zuen esperimentua xumeegia izan da: hiru faktore hautatu dituzue (tenperatura, argia eta gazitasuna) eta bakoitzean bi egoera simulatu. Hortaz 6 tratamendu desberdin definitu dituzue, eta hauetako bakoitza ale bakar bati aplikatu. Hau oso “arriskutsua” da. Zergatik? Demagun, tenperaturaren esperimentuan adibidez, ezustean, horietako baba-ale bati onddo patogeno batek erasotzen diola, eta bere hazkundea kaltetzen duela. Kasu horretan, tenperatura-tratamendu bat galdu egingo zenukete eta zuen hipotesia ezin frogatu geratuko litzateke. Kontuz, beraz horrelako ezustekoekin! Egoera honek konponbide erraza du: baba-ale gehiago erabiltzea tratamendu bakoitzerako, ez bakar bat, hots, tratamenduak ERREPLIKATU. Erreplikazioa funtsezkoa da metodo zientifikoan. Halaber, kontuan izan, tenperatura eta argiztapenaren artean elkarrekintzak (korrelazioak) egon daitezkeela: zenbat eta argi gehiago izan, tenperatura altuagoa izateko probabilitatea emendatu egiten da. Gomendagarria da, beraz, bi faktoreak konbinatzea tratamenduak definitzerakoan.

Etorkizunari begira, gai hau lantzen jarraitzera animatu nahi zaituztet. Nire ikerketa taldean badugu esperientzia gai honetan, nekazal interesa duten espezieekin (indaba, garagarra, …) egiten baitugu lan. Zuen dokumentazio-atalean aipatu ez duzuen arren, ba al dakizue espezie honek asoziazio sinbiotikoak eratzen dituela bakterio nitrogeno-finkatzaileekin eta horren ondorioz lurzorua aberasten duela? Ezaugarri honek are interesgarriagoa egiten du bere ikerketa. Gainera, klima-aldaketaren kontestuan, euriztapena gutxituko bada (hala diote adituek), alternatiba posible bat izan al daiteke itsasoko ura erabiltzea landareak ureztatzeko? Zein gazitasun-kontzentrazio mailan? Horrelako hipotesiak lantzeko bidea ireki duzue zuen lehen proiektu honekin. Zuen ideiak potentzial handia du eta jarraipena ematea litzateke onena, aupa zuek!