Batxilergoan Burnout ote al dago?

Batxillergoko mailetan Burnouta aztertu egin da. Arlo honetan egindako esperimentu gehienak langileekin egindako ziren. Ikerketa batzuk batxillergoan Txilen eginda zeuden beraz emaitzak seguruenik ez ziren berdinak izango. Honez gain, heziketa sistemak desberdinak dira beraz emaitzak ez ziren fidagarriak. Horregatik, proiektu honetan Euskadiko heziketa mailara egokituta zeuden galdera multzoak egin dira.
Nombre del grupo
Burnout
Participantes
  • Noa Martinez Martinez
  • Arrieta Martin Gonzalez-Larragan
Profesor/a o tutor/a
Maria Alberdi Ibarzabal
Nombre del centro escolar
Lauaxeta Ikastola
Nivel
dbh3
Municipio
Amorebieta-Etxano
Provincia
Bizkaia
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Salud
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 457 KB

Poster

application/pdf Descargar — 229 KB


Ikertzaileen balorazioak

Igone  Etxeberria Arritxabal

Psikologia

UPV/EHU

Kaixo, gazteak! Lan bikaina egin duzue, zorionak!
Aurrera eramateko aukeratu duzuen lana asko interesatu zait, hain zuzen ere nik Zahartzaroan ikertzen bait dut eta Burnout gaia, pertsona nagusiak zaintzen dituzten profesionalekin ikertu degu. Bideoa bikaina iruditu zait, oso ideia ona irudia power pointan txertatzea, horrela oso ondo jarraitzen da azalpena eta irudia.
Harira joanda, oso ondo justifikatu dezute zuen lana marko teorikoan eta ikerketaren beharra oso ondo oinarritu dezute. Datu bilketarako erabilitako tresna egokia ikusten det, oso ondo eraman dituzue datuak grafiketara, eta erabilitako lagina ere ondo aukeratuta eta gainera zuen ikastetxetik kanpora ere lortu dezue.
Bukatzeko, ondorioetan formulatutako hipotesiak ere jaso dituzue eta emaitzak borobildu dituzue beraz zorionak berriro ere. Bukatzeko hurrengoan ziurtatu esteka ondo doala, pena handiz geratu naiz esnkesta ikusi gabe. Dena den argi dago lan bikaina egin dezuela eta zorionak.

___

Idoia Zarrazquin Arizaga          

Osasuna, nutrizioa eta zahartze osasuntsua     

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

UPV/EHU

Proiektuaren balorazioa ona da, gaia interesgarria da eta nahiko berria.
Lagungarriak izan daitezkeen aholku batzuk:
- Aurkezpena definizio batekin hastea ondo legoke
- Erabilitako inkestak balidatuta egon beharko lirateke
- Hipotesiak ondo definitu

ANIMO ETA AURRERA!

___

Almudena Ramos Uriarte         

 Neurociencias 

Facultad de Medicina y Enfermería      

UPV/EHU

Kaixo Arrieta eta Noa
Lehenik zorionak!!! Arazo oso larria eta konplexua aukeratu duzue zuen lanerako eta gainera oso ondo eta argi planteatu dituzue arazoaren aspektuak.
Arazoaren alderdi guztiak oso ondo planteatu dituzue, estresa eta burnout-a bereizten jakin duzue eta zuen lana oso ondo testuinguruan kokatu duzue.
Zure lana irakurtzen hauek izan dira sortu zaizkidan zalantzak edo ideiak:
1. Oso larria da inkesta egin duten erdiak ez duela ondo lo egiten. Aztertu duzue inkestan zergatik hain gutxi lo egiten dute? Bakarrik estresagatik edo beste faktore edo distrakzioak daude?

2. Erantzunetan autoexijentzia maila altua ikusten da

3. Egoera horretan parte hartzen duten mekanismo psikologikoak argi eta garbi identifikatu dituzue, eta irtenbide posible bakarra planteatu duzue: informazioa.

4. Oso egokia iruditzen zait gurasoek eta tutoreek egoera honetan jokatzen duten rola adieraztea, bai ikasleak baia tutoreak eta familiak arazoaren ala konponbidearen partea izan daitezke.

5. Batxilergoan kudeaketa emozionaleko ikastaroak egitea proposatzea pentsatu duzue?

Jarraitu lanean orain arte bezala, potentzial handia duzue eta.
¡Animo!!!