Biomimesia

Gure proiektuan, kutsadurari aurre egiteko eta klima-aldaketa islatzeko irtenbide posible bat azaldu dugu, lehengai alternatibo eta jasangerrien garapenean oinarrituta. Horretarako, biomimesia eta gizarte ezezagutza bezalako gaiak jorratuz, ikerketa-lan sakona burutu da euskal eduki zientifikoa handitu zedin. Baita ere orain arte emandako pausuen laburbilduma erantsi dugu, etorkizunerako itxaropena emanez.
Nombre del grupo
Biomimesia
Participantes
  • Miranda González Mato
  • Aitor Alejandro Alonso Lanza
  • Naomi Adaia Paz López
Profesor/a o tutor/a
Jone Olaizola Larrañaga
Nombre del centro escolar
San Vicente de Paúl
Nivel
dbh4
Municipio
Bilbo
Provincia
Bizkaia
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Biología-Geología
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 498 KB


Ikertzaileen balorazioak

Zorionak zuen lanagatik, talde! Interes handiz irakurri dut eta gauza berri asko ikasi ditut!


Biomimesia kontzeptua nolabait ezaguna egiten zitzaidan, batez ere arkitektura eta diseinuaren alorretan, baina ez nekien izen hori zeukala eta lurraren berotzeari aurre egiteko konponbideak lortzeko erabilgarria izan zitekeela.
Azken mendeetako industria garapenaren eragina gure ingurumenean argi ikusten dut nire ikerketatan. Arkeologoa naiz eta askotan karbono-14 datazioekin lan egin behar dut. Kutsadura dela eta modu desberdinean jardun behar dugu industrializazioaren osteko datazioekin, garapen industrialaren eragin handiaren adibidetako bat.


Zuen lanak egitura argia du, zorroztasunez jarraitu duzue metodo zientifikoa eta gaia ondo ezagutzen duzuela erakutsi duzue. Honi lotuta, iradokizun bakar bat egingo nizueke: Elkarrizketak egiterakoan, partehartzaileei buruz oinarrizko datu batzuk hartu (adibidez adina, sexua, jaioterria, hezkuntza maila). Datu hauek garrantzitsuak izan daiteke partehartzaileek adierazten dituzten iritziak ulertzeko.

 

Maite Iris García Collado

Letren Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)