Biomimetika eta energia kontsumo baxuko eraikinak

"Gure proiektuak naturak eskaintzen dizkigun baliabideak erabiliz etxeko energia kontsumoa murriztea du helburu.Horretarako biomimetikan oinarrituko gara. Bi maketa sortuko ditugu eta tenperatura neurketak egingo ditugu bero iturri berdina erabiliz. Maketetako batean goroldioa erabiliko dugu isolatzaile natural moduan eta tenperatura aldaketak goroldiorik gabeko maketan baino txikiagoak direla frogatuko dugu."
Nombre del grupo
Biomimetika eta energia kontsumo baxuko eraikinak
Participantes
  • Iratxe De Castro Yurrita
  • Markel Embil Goya
  • Natale Pizarro Liberal
  • Eneko Aretxaga Eguren
Profesor/a o tutor/a
Imanol Ormaetxea Badiola
Nombre del centro escolar
Beasaingo La Salle
Nivel
dbh4
Municipio
Beasain
Provincia
Gipuzkoa
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Medio ambiente-ecología
  • Ingeniería-Tecnología
Tipo de proyecto
Proyecto tecnológico
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 973 KB


Ikertzaileen balorazioak

Ekaitz Madariaga Carrero

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

UPV / EHU

 

Kaixo lauroi!
Lehenik eta behin, egin duzuen lana oso txukuna dela esan nahi nizuen. Ni genetikan eta
minbizian aditua naiz, baina ezagutzen ez nuen gai hau jarraitzeko eta ulertzeko erraza izatea
lortu duzue. Horregatik, zorionak!
Horretaz gain, oso politak eta erakusgarriak iruditu zaizkit jarri dituzuen biomimetikaren
adibideak. Biomimetika praktikan oso zabaldua dagoela erakusten duzue, eta bere garrantzia
modu argian islatu duzue.
Txostenarekin ikusten dudan arazorik nagusiena emaitzen partetik da. Egia da bi baldintzak
tenperatura berdinera ailegatzen direla, baina hasierako tenperatura (lehenengo minutukoa)
ezberdinak dira. Ezberdintasun hori azaltzen saiatu behar zaretela uste dut.
Gainera, maketen argazkiren bat jartzea egokia izan daitekeela iruditzen zait. Lan guzti hori
luzitu behar duzue!