Birziklatzen ez diren plastikoak

Proiektu honetan, gure helburua, birziklatu ezin diren plastikoen erabilera murriztea izan da. Horretarako, lehenengoz, zein plastiko mota ez ziren birziklatzen ikertu genuen. Ondoren, informazioa bildu genuen galdetegi baten bitartez. Emaitzak aztertu eta ondorioak atera ostean, bost aukeratu eta zerekin ordezkatu genitzakeen pentsatu genuen.
Nombre del grupo
Birziklatzen ez diren plastikoak
Participantes
  • Enara Gallastegi Barrenetxea
  • Aiala Irurtia Montero
  • Jare Iturbe Etxebarria
Profesor/a o tutor/a
Nadia Al Chaarani Pablos
Nombre del centro escolar
Arratia BHI
Nivel
dbh4
Municipio
Igorre
Provincia
Bizkaia
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Medio ambiente-ecología
Informe del proyecto

application/vnd.openxmlformats-officedocument.wordprocessingml.document Descargar — 7 KB


Ikertzaileen balorazioak

Kaixo, Birziklatzen ez diren plastikoei buruzko lana egin duzuen ikertzaile gazteak!

Lan oso polita egin duzue, zorionak! Zuek planteatutako lana asko interesatu zait, nahiz eta nik beste eremu batean ikertzen dudan (Bioenergia eta biomasan oinarritutako materialak). Edonola ere, gustatuko litzaidake jakitea nola jarraitzen duzuen proiektu honekin lanean, hori egitea erabakitzen baduzue.

Harira joanda, planteamendua eta datu bilketarako erabilitako metodologia oso ondo dagoela iruditu zait: ikerketa bibliografikoa, materialen identifikazioa, galdetegi baten diseinua eta lortutako datuekin lortutako informazioa kartel bidez zabaltzea. Ez bakarrik hori, adin-tarte desberdinetako jendearen parte-hartzea eta beraien ekarpena aintzat hartzea oso ideia interesgarria iruditu zait. Hala ere, gustatu izango litzaidake egindako lanen ereduak, behintzat, txostenean egon balira (galdetegia eta kartelak).

Aurrera begira, planteatzen duzuen plana (denbora tarte bat plastiko gabe bizitzen saiatzea) oso interesgarria dirudi, baina beste proiektu bat izango litzateke. Nire ustez, gaiari lotuta jarraitzeko ildoak birziklatu ezin diren plastikoen erabilera murrizteko edo berrerabilpenerako moduak proposatzea izango litzateke. Bukatzeko, hurrengoan, txostenean, txostena beraren itxura apur lantzea, bibliografia atala gehitzea eta, batez ere, emaitzen adibide bat behintzat txosten barruan jartzea gomendatuko nizueke zuen lana hobeto ezagutu eta zuei gehiago lagundu ahal izateko.

 

M. Mirari Antxustegi Bengoetxea

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)