Calefactio solaris

Gaur egungo erregai fosilen gehiegizko erabilerak berezko berotegi efektuaren areagotzea ekarri du aldaketa klimatikoa eraginez. Hau konpontzeko energia berriztagarrien erabilera askoz gehiago areagotu behar dugu. Horretarako arazo honi konponbide bat bilatu nahian eta Nafarroako eguzki irradiazioa kontuan hartuta, eguzki-panel batean oinarritutako berogailu autonomo, jasangarri eta ekonomiko bat sortu dugu.
Nombre del grupo
Calefactio solaris
Participantes
  • Ane Garcia .
  • Leire Culla .
Profesor/a o tutor/a
Oihana Razkin Aguirre
Nombre del centro escolar
San Fermin Ikastola
Nivel
batxilergoa2
Municipio
Iruña
Provincia
Nafarroa
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Física-Química
  • Medio ambiente-ecología
  • Energía
  • Ingeniería-Tecnología
Tipo de proyecto
Proyecto tecnológico
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 10429 KB


Ikertzaileen balorazioak

Kaixo Calefactio Solaris proiektuko ikertzaileak!

Lehenik eta behin, esan oso lan interesgarria egin duzuela! Gainera, prototipo eta experimentazio eta guzti! Zorionak benetan!

Nire ikerketa ildoa ez dago zuzenean zuek egindako lanarekin lotuta, baina zuek egindakoa niretzat oinarri izan liteke, ondoren sortutako bero horren kudeaketa egiteko adibidez! Argazki, bideo eta erakutsitako materialarekin argi geratu zait asko ikasi duzuela eta ondo pasatu duzuela! Pozten naiz.

Esan bezala, oso lan polita eta osoa egin duzue. Gaur egun errekurtso energetikoekin dugun erronka latza kontutan hartuta, oso baliagarria gainera. Aurkeztutako lana, oso modu egokian adierazita dago eta detaile askorekin. Gainera, experimentazioa ere egin duzue eta horrek lanari balio erantsi haundia ematen dio. Aurkeztutako datuak oso erabilgarriak izan dira eta posizio desberdinetan lortutako emaitzak konparatu ahal izateak balio handia ematen dio zuen lanari. Ikaragarri gustatu zait emaitza hauek ikustea!

Lana orokorrean oso egoki azaldu duzue dokumentuan eta dokumentuaren egitura ere egokia (metodo zientifikoa jarraituaz). Erabilitako metodologia, egindako lan teknikoa, prototipoaren garapena eta emaitzak ere oso ondo daude. Benetako gailuaren argazkiak sartu dituzue eta emaitzen grafikak ere lagungarriak dira emaitza ulertzeko.

Zerbait hobetzekotan, agian aurrez antzeko lanik edo proposamenik ba ote dagoen azaltzea proposatzen dizuet. Bestalde, bideragarria izateko eta adibidez zuen soluzioa neguan erabilgarri ez bada ze alternatiba edo bide egon daitezkeen muga hori gainditzeko ondorioetan gehitzeak ere lana aberastuko luke. Hurrengo baterako, eta beti zuei lagundu asmoz, kontutan hartzeko gomendio gisa hartu azken hauek.

 

Miren Ilarramendi Rezabal

Eskola Politeknikoa (Ingeniaritza)

Mondragon Unibertsitatea