CensOr2

"Covid egoera dela eta Ikastolan lehioak irekita izaten ditugu egun guztian. Mahaian eserita hotza pasatuz. Arazo hori konpontzeko karbono dioxidoaren sentsore bat erabiliz eta arduino programazioaren laguntzarekin lehioak automatikoki irekiko dira beharrezkoa denean bakarrik."
Nombre del grupo
CensOr2
Participantes
  • Iñaki Romero .
  • Daniel Zambrano .
  • Iker Chirapozu .
  • Arkaitz Guerrero .
Profesor/a o tutor/a
Amaia Landajo Bernaola
Nombre del centro escolar
Artxandape Ikastola
Nivel
dbh4
Municipio
Bilbo
Provincia
Bizkaia
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Ingeniería-Tecnología
  • Salud
Tipo de proyecto
Proyecto tecnológico
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 1809 KB


Ikertzaileen balorazioak

Kaixo denoi!

Lan ederra eta oso interesgarria iruditu zait benetan, zorionak!

Oso ideia ona eta berritzailea aurkeztu duzue. Egia esanda, nik neurozientzietan ikertzen dut, beraz, gai honetan ez naiz aditua. Baina, zuei esker asko ikasi dut, izan ere, oso argi eta txukun azaldu duzue lana. Amaieran aipatzen duzuenez, aurrera jarraitu eta leihoak nola ireki daitezkeen ikasi. Teknologiarekin ondo moldatzen zaretela dirudi, beraz, hortik jarraitu, animo!

Ipini dituzuen irudiak, bakoitza bere izenburuarekin, oso egokiak iruditu zaizkit. Lana irakurri heinean eta garapena jarraitzeko erraztasuna ematen dute. Gainera, zoriontzekoa da hainbat tresna online erabili dituzuela diseinu ezberdinak egiteko; horiek ikasten erabiltzea eta lan txukuna egitea zaila baita. Horrez gain, erreminta ezin hobea da brain storming-a erabiltzea hasieran, “arazo” baten aurreko konponbideak bilatzeko eta denak zuen ideiak gainerako kideei aurkeztu ahal izateko.

Bestalde, hurrengorako hobetzeko asmoarekin, pare bat gauza baino ez nituzke aipatuko. Hasteko, lan bat entregatu aurretik ortografia berrikusi, eta, zalantzak edukiz gero, laguntza eskatu. Azkenik, egileen izen-abizenak ipintzeko ohitura hartu beti. Lan handia eta polita egin duzue, egileak nortzuk zareten jakitea ondo legoke.

 

Maitane Serrano Murgía

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea 

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)