Covid 19aren neurriaren babesaren eragina

Hasiera batean, pandemiaren hastapenean, jende askok galdera berdina zuen, hau da, zein izan litzateke musukoaren eta hidrogelaren eragina gure azalean. Horregatik, ikerketa hau egitea proposatu zen, aurreko galderari erantzuna bilatu ahal izateko ez ezik, soluzioa aztertzeko ere.
Nombre del grupo
Covid 19aren neurriaren babesaren eragina
Participantes
  • Izaro Cantero None
  • Ibon Loro None
  • Naroa Zarandona None
Profesor/a o tutor/a
Ana Belen Uriguen
Nombre del centro escolar
Lauaxeta Ikastola
Nivel
dbh4
Municipio
Amorebieta-Etxano
Provincia
Bizkaia
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Salud
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 9246 KB


Ikertzaileen balorazioak

Jon Mattin Matxain Beraza

Kimika Fakultatea

UPV / EHU

 

Kaixo, gazteak!

 

Lan bikaina egin duzue, inolako zalantzarik gabe. Zorionak egindako lan eta esfortzu guztiagatik!

 

Gauzatu duzuen lana biziki interesgarria egin zait, nire ikerketa esparrua desberdina izan arren.  Proiektuaren konplexutasuna agerikoa izan da zuen txostena irakurtzean, eta oso ongi planteatu duzue hasieratik. Erantzun beharreko galderak, beharrezkoa izango litzatekeen materiala, aurretik egindako lanaren bibliografia, eta abar, oso ongi jorratu dituzue. Horrek guztiak, noski, oso lagungarri egin zaizue proiektua ongi bideratzeko, eta nabarmena da egin duzuen ahalegin hori. Lan zientifiko bat aurrera ateratzeko ezinbestekoa da planteamendu egokia egitea, eta zalantzarik gabe zuek hori lortu duzue. Zorionak!

 

Hurrengo batean parte hartuko bazenute, lana hobetze aldera, emaitzen aurkezpenean egin zenezakete. Emaitzak beste irakurleekin ala publikoarekin partekatzeko, interesgarria izan zitekeen adibidez argazkiak ateratzea, proben aurretik eta ondoren. Adibide bat jartzearren, maskarak urez bustitzean, efektuak ikusarazteko. Ongi egindako irudiek asko laguntzen dute beti zabaltzen den mezua ulertarazten. Irudiek, noski, datuekin bat etorri behar dira, eta egindako analisi kualitatiboaz gain, kuantitatiboa egitea lana aberasten du. Bukatzeko, etxera eramateko mezua: Segi erakutsi duzuen grina eta pasioarekin, eta ez ahaztu lortu dituzuen emaitzak bildurrik gabe erakusten, irudi eta datuen bidez. Zorionak!!