Covid19-aren ondorioak gazteengan

Covid19ak gazteei sintoma asko eragiten ez dizkienez, ea gaixotasuna gainditu ondoren gorputzeko hainbat organoetan ondorioak dituen aztertu dugu. Kalte gehienak pairatzen dituzten organoak aztertu ditugu hainbat proba eginez ikastetxeko boluntarioei. Probak hilabete batez egin ditugu eta hainbat ondorio atera ditugu.
Nombre del grupo
Mendialdeako ikertzaileak
Participantes
  • Uxue Etxarri Igoa
  • Lorea Huarte Zubeldia
  • Leire Olano Sotil
  • Naroa Flores Eskamendi
Profesor/a o tutor/a
Ainhoa Illarramendi Isasi
Nombre del centro escolar
Amazabal BHI
Nivel
batxilergoa1
Municipio
Leitza
Provincia
Nafarroa
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Salud
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 1126 KB

Poster

application/pdf Descargar — 77 KB


Ikertzaileen balorazioak

Juanma Ramirez         

Biokimika, Genetika, Angelman sindromea       

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

UPV/EHU        

Kaixo laukote!
Bai ikerketa polita egin duzuena! Zorionak!!
Asko gustatu zait aurkeztu duzuen lana! Eta egin dituzuen frogak oso originalak izan direla iruditu zait. Batez ere, birikien edukiera neurtzeko froga! Guk ere COVID-19 ikertzen dugu laborategian, baina momentuz ez ditugu zuek egindako ikerketak burutu, lan biokimikoagoa egiten baitugu. Inoiz antzeko zeozer egiten badugu, zuek egindako frogak gogoan izango ditut. Ideia bikainak izan dira eta!
Aurkeztu duzuen txostenari dagokionez, oso ondo azalduta dagoela uste dut. Material eta metodoak (plangintza), adibidez, oso ondo zehaztu dituzue. Modu horretan, beste ikertzaile batek zuek egindako esperimentuak errepikatu nahi baditu, arazo barik egin ahalko lituzke. Beste aldetik, emaitzak ere oso ondo aurkezte dituzue. Gainera, grafikoaz gain, testu apur bat ere jarri duzue hauek objektibotasunez azaltzeko. Oso ondo!!
Amaitzeko, proiektuarekin jarraitzen baduzue, usaimena frogan kontrol negatibo bat jar dezazuen proposatuko nizueke. Hau da, usaintzen duten produktuez gain, hutsik dagoen edalontzi bat ere emango nieke nik boluntarioei (edo usaintzen ez duen beste gauza bat). Horrela, zeozer usaintzen dutenean benetakoa dela jakingo duzue, eta ez bai edo bai zeozer usaindu behar dutela uste dutelako. Bestalde, inoiz COVID-19 pasa ez duten boluntarioak, momenturen batean, COVID-a pasatzen badute, frogak berriro errepikatzera animatuko zintuzket. Horrela, pertsonarekiko aldakortasuna murriztuko zen, haiek izango baitziren beraien kontrolak.

___

Beñat Ariceta Ganuza

CIMA LAB Diagnostics

UNAV  

Kaixo neskak! Lan zoragarria egin duzue, zorionak!
Aurrera eraman duzuen ikerketa oso interesgarria eta baliagarria izan da, nahiz eta nik beste arlo batean lan egiten dudan (minbizia hematologikoetan), gertutik jarraitu dut gai hau. Egin duzuen bideoa eta posterra ere oso baliagarria izan da!
Ikerketari dagokionez, oso ondo azaldu dituzue egin dituzuen frogak, bai bideoan baita txostenean ere, horrela edonork errepikatu ditzazke zuen emaitzak. Gainera erabili dituzuen taula eta grafikoekin, jaso dituzuen emaitzak oso argi ikusten dira.
Bestalde, bideoan diozuen bezala, grafikoetan eskala berdina erabiltzea oso baliagarria da ulerpena errazagoa egiteko, baino zuek ikusi duzuenez, hurrengoan ziur nago proiektua horrela hobetuko duzuela. Azkenik, datuak borobilagoak izateko, horrelako beste lan batzuk bilatu ditzakezue zuen ingurutik kanpo, hau da Espainia barruan edo beste herrialde batzuetako gazteen artean.