Depresioa nerabeetan eta hesteetako mikrobiota

Gaur egun, nerabeen osasun mentaleko arazoak jendeak uste baino arruntagoak dira. Mundu mailan nerabeen% 10-20k buruko osasuneko arazoak ditu, baina horietako asko diagnostikatu gabeak eta ia tratamendurik gabekoak dira. COVID-19ak sortutako pandemiak egoera hau larriago bihurtu du. Arazo mentalak ez tratatzeak beraien etorkizunean eragina du, osasun fisikoa eta psikologikoa kaltetuz eta helduak diren bizitza betetzeko aukerak mugatuz. Gure proiektuaren ardatza arazo mentalen jatorria aztertuz beraien eragina gutxitzeko bideak proposatzea izango da.
Nombre del grupo
ttik-ttak
Participantes
  • Alex Lopez Lasa
  • Iraia Perez Barahona
  • Jules Soroa Aguado
  • Pedro Velasco Orellana
Profesor/a o tutor/a
Inge Irazustabarrena Irazustabarrena
Nombre del centro escolar
Beasaingo La Salle
Nivel
dbh4
Municipio
Beasain
Provincia
Gipuzkoa
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Salud
  • Física-Química
  • Biología-Geología
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 138 KB

Poster

application/pdf Descargar — 2674 KB


Ikertzaileen balorazioak

Rafael Aldabe Arregui

Centro de investigación de la Clínica Universidad de Navarra (CIMA)

Depresioa nerabeetan eta hesteetako mikrobiotari buruz txostena zoragarria da. Oso landuta dago, informazioa asko jarri dute eta asko ikasi dut irakurtzean txostena. Akats oso txikiak aurkitu ditut batezere formakoak. Adibidez, nabaritzen da informazio asko lortu dutela artikuloetatik edo beste iturritik sarrera prestatzeko eta hori normalean adierazten da textuan.
Lan hipotesia oso polita da eta aukeratu den hau aztertzeko modua oso ondo azalduta dago.
Bideoa oso lagungarria da baina polikiago hitz egiten baldinbada askoz hobe segituko da. Baitaere soinua garbiagoa eskertuko litzateke batzutan beste jendea entzuten delako.
Txostenean falta dira irudi batzuk errazago ulertzeko adierazten den informazio guztia. Hain ondo dagoenez txosten zientzazko lan profesional bat ematen duela eta hori lortzeko egiten dena hau da: lortzen diren emaitzak konparatzen dira beste ikertzaile lortu dituzten emaitzekin ikusteko nolakoak diren lortu dituzen konklusioak (bain hau esaten dudan bezela, profesional mailan egiten da). Eta bukatzeko ez dut aurkitu zergatik aukeratu duzue citrobacter lan egiteko eta nola lortu duzuen lagina.
Benetan oso harro egon behar zarete egin duzuen lanarekin eta nola aurkeztu duzuen. Zuen etorkizuna ikerkuntzan dago.

___

Idoia Zarrazquin Arizaga          

Osasuna, nutrizioa eta zahartze osasuntsua     

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

UPV/EHU

Balorazioa bikaina da, gaia oso berria eta interesgarria iruditzen zait. Asko dago oraindik ikertzeko gaia honen inguruan, beraz, jarraitu aurrera.
Hona hemen etorkizunera begira lagungarriak izan daitezkeen aholku batzuk:
- Oso azkar hitz egiten duzue aurkezpenean
- Ikerketak aipatzean ondo legoke zitatzea
- Kontuz: bakterio antidepresibo/depresibo sailkapena egitean.

ANIMO ETA JARRAITU ILDO HONETATIK LAN EGITEN!