Dilistak Artizarran

Dilistak Artizarran landatu daitezken jakiteko, lau eratan landatu genituen dilistak Artizarreko egoera simulatzeko: kontrola (ura eta eguzki-argiarekin), ilunpean eta ureztatuz, euri azidoa simulatzeko, eguzkitan eta urarekin baina 5 gramo gatzekin nahastuta eta azkenik, aurrekoaren berdina baina 20 gramo gatzarekin. Aste batzuk itxaron eta ondorioak atera genituen.
Nombre del grupo
Dilistak Artizarran
Participantes
  • Nile Garitano Lafont
  • Peio Larraskitu Esesumaga
  • Ainhoa Vega Ziarreta
Profesor/a o tutor/a
Danel Kortazar .
Nombre del centro escolar
Larramendi Ikastola
Nivel
dbh2
Municipio
Mungia
Provincia
Bizkaia
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Biología-Geología
  • Medio ambiente-ecología
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/vnd.openxmlformats-officedocument.wordprocessingml.document Descargar — 9 KB


Ikertzaileen balorazioak

Kaixo!!!! Lan oso ona eta interesgarri egin duzue, zorionak!

Oso interesgarria da aukeratu egin duzuen gaia, nahiz eta nik beste eremu batean ikertzen dudan (ingurumen toxikologian). Hala eta guztiz ere, asko gustatuko litzaidake jakitea nola jarraitzen duzuen proiektu honekin lanean, ze proposatu egiten duzue beste ingurumen faktoreak kontrolatzea edo espezie desberdinak erabiltzea hurrengo esperimentuetan.

Harira joanda, oso ondo ulertzen da egindako esperimentuak eta haren zergatiak. Gainera, emaitzak oso ondo laburtuta eta adierazita daude taulan. Datuen bilketarako erabilitako tresnak ere egokiak izan direla iruditu zaizkit. Bestalde, zehaztu beharko zenukete prozeduran zenbat hasi jarri dituzuen, emaitzak hobeto ulertzeko. Nik uste dut erabilitako lurra ere eragina izan dezakeela dilisten edo edozein landareen hazkuntzan, beraz hori kontutan izanda proiektua hobetu edo gehiago landu dezakezue. Bukatzeko, hurrengoan txostenean ondo egongo legoke sarreran erabilitako bibliografia adieraztea eta ahal den neurrian bibliografia gehiago erabiltzea.

 

Pamela Ruiz Rodriguez

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)