E!COVID

"E!COVID proiektuaren helburua da DBHko 3. mailako ikasleak pandemiak gure udalerrian (Erandio) eta gizateria osoan izan dituen eta izaten ari den ondorioez sentsibilizatzea. Proiektu hori garatzeko, honako erronka hau planteatuko da: Zer ondorio izan ditu pandemiak Erandion? Prestatuta al gaude bigarren pandemia baterako?"
Nombre del grupo
E!COVID
Participantes
  • Ivan Vivanco None
  • Olaia Santos None
  • Joritz Sobrino None
  • Arai Riveiro None
Profesor/a o tutor/a
Ianire Martín .
Nombre del centro escolar
Jado Ikastetxea
Nivel
dbh3
Municipio
Erandio
Provincia
Bizkaia
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Salud
  • Ciencias Sociales
  • Biología-Geología
  • Medio ambiente-ecología
  • Humanidades
  • Ingeniería-Tecnología
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 933 KB


Ikertzaileen balorazioak

Miren Arantzeta Pérez

Humanitateak

UPV / EHU

Kaixo, gazteak! Oso lan interesgarria egin duzue, zorionak!
Jakinmin handiz irakurri dut zuen proiektua. Nire ikerketa eremua beste bat den arren
(hizkuntzalaritza klinikoa), badu nolabaiteko harremana krisi egoerek (COVID-ak kasu)
gizabanakoen harremanetan eta ongizate mentalean duten eraginarekin. Ezer gutxi dakigun
COVID-ak gizarte, osasun eta ekonomian izan eta izango dituen ondorioen inguruan, eta
ikerketarako punta puntako gaia aukeratu duzue.
Galdera orokor bi planteatu dituzue, (1) Zer ondorio izan ditu pandemiak Erandion?; 2)
Prestatuta al gaude bigarren pandemia baterako?). Hala ere, proposatzen dituzuen ekintzak
lehen galdera erantzutera bideratuta daudela uste dut. Bigarren ikerketa galdera
ondorioetan eta proiektu honen jarraipen lerro bezala aurkeztu zenezakete lanaren
bukaeran.
Bestalde, aztertu dituzuen esparruen (ekonomia, gizartea, zientzia/osasuna) eta antolatu
dituzuen hitzaldi eta ekimenen arteko harremana azaltzera animatzen zaituztet. Era horretan
argiago ikusiko genuke zein hitzaldik edo ekimenek uztartzen duen esparru bakoitza.
Jarraitu orain bezain fin!
Laister arte,
Miren Arantzeta