Energy-Sneaker

"Proiektu hau energia sortzean datza zapatillen plantila batzuk eraginda konkretuki, bateria bat betetzea jarduera simpleak gauzatzeko. Mungimenduari esker, ariketa fisikoa sustatuko da. Zehazki, energia zapatilaren zolan sortzen delako, piezoelektriko baten bitartez. Bestalde, proiektu honek hainbat eragin onuragarri izango ditu ingurumenerako, CO2 kontsumoa murriztuko duelako, energia beste baliabide batzuetatik lortuz"
Nombre del grupo
Energy-Sneaker
Participantes
  • Paule Campañón Muñoz
  • Maria Garmendia Laucirica
  • Ane Garcia Perez
  • Nahia Fernandez Ferreras
Profesor/a o tutor/a
Nerea Casas Bernas
Nombre del centro escolar
Lauaxeta Ikastola
Nivel
batxilergoa1
Municipio
Amorebieta-Etxano
Provincia
Bizkaia
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Física-Química
  • Medio ambiente-ecología
  • Ingeniería-Tecnología
Tipo de proyecto
Ambos
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 3427 KB


Ikertzaileen balorazioak

Iñigo Arredondo López de Guereñu.
Dpt. Electricity and Electronics.
Science and Technology Faculty.
EHU/UPV

Kaixo neskak! Zorionak egindako lanagatik, benetan oso ondo dago!

Ni elektronikan irakaslea izanda asko poztu nau horrelako lan bat irakurtzeak. Gainera aukeratutako gaia (energy harvesting) pil-pilen dago eta oso interesgarria izango da etorkizun hurbilerako.

Asko gustuko izan dut gailu elektroniko eta zirkuitua adierazteko egindako esfortzua eta aipatzekoa da ere informazio bilketa (eta testuan nola erabili den). Proiektu bat aurrera eramateko pausu oso garrantzitsua hasierakoa da eta oso ondo bideratu duzuela esango nuke. Gainera, kolaborazioak bilatu dituzue eta lehenengo neurketak
ere bideratu dituzue.

Alde teknikoetan proposatu nizueke egindako neurketak testuan idaztea irakurleok efizientzia maila jakin ahal izateko eta lanaren alde zientifikoaren maila igotzeko. Adibidez, aipatzen duzue jarraitasunaren azterketan sakontzea ondo legoke (agian zapatila hauek efizienteak izango lirateke soilik kirola egitean eta horrek zapatilaren estetika hain zabala ez izatea eragingo du).
Testuaren alde estetikoan, badirudi egile bakoitzak atal bat idatzi duela eta
estiloa aldatuz doala. Ondo legoke hauxe homogeneizatzea.

Besterik gabe berriro zorionak!