Ernetze kutsatua

Ikerketa-proiektu honetan brokoli eta letxugaren haziak ernetu dira petri plaketan hiru kutsatzaile ezberdinekin: lixiba, detergentea eta arropa tintea. Kutsatzaileen kontzentrazio desberdinekin disoluzioak egin dira. Emaitzetan aztertzen dena ondorengoa da, zenbat eta kutxatzaile-kontzentrazio handiagoa izan disoluzioan, kasu gehienetan, orduan eta txikiagoa izango da landarearen tamaina.
Nombre del grupo
Ernetze kutsatua
Participantes
  • Alma Rivadeneira .
  • Yineiry Bautista .
  • Jon Redín .
Profesor/a o tutor/a
Elixabet Oiartzabal Arano
Nombre del centro escolar
IES Usandizaga Peñaflorida Amara BHI
Nivel
dbh4
Municipio
Donostia
Provincia
Gipuzkoa
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Biología-Geología
  • Medio ambiente-ecología
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 3460 KB


Ikertzaileen balorazioak

Kaixo Alma, Yineri eta Jon:

Oso lan ona egin duzuela uste dut, zientzia lana behar izan dituen osagai guztiak baitauka, eta oso ondo idatzita dago. Gaur egun giza-zahartze arloan datza nire ikerketa, baina nire ibilbide zientifikoa industriako hondakin-uren deskontaminazioari buruzkoa zen, organismo fotosintentikoak (zianobakterioak hain zuzen ere) erabiliz. Beraz, ilusioa egin dit zure lana berrikustea.

Lana oso ondo justifikatu egin duzue, eta testuak badauka behar izan duen azpiatalak. Horrez gain, azpiatal bakoitzean dagokion informazioa agertzen da, oso era egokian. Eskertzekoa da ere, “eskerronak” atala egotea. Beraz, nire ekarpenak alderdi formal batzuetan oinarrituko dira, eta etorkizunean garatuko duzun lanaren kalitatea hobetzea espero dut.

  • Aditz denborak:
  • Sarrera eta eztabaidaren zati batzuk: orainaldian.
  • Laburpena, metodología, emaitzak, eztabaidaren zatiak eta ondoriak: iraganean.
  • Irudiak eta taulak:
    • Testuan aipatu behar dira, orrian agertu aurretik ( 1. Irudia, 2. Irudia……/1. Taula…)
    • Irudiak zenbait parte edukitzekotan, aipatu behar dira: A, B, C….
    • Irudiek “oina” eduki behar dute, beheko partean jarri: Irudia: azalpena, blabla…
    • Antzeko kontu bat tauleki, baina kasu honetan, Taularen gainean jarri behar da.
    • Azkenik: eskertzekoa izango litzateke grafikotan agertzen diren letren neurria pixka bat handiagoa izatea (errebisore batzuk adinekoak baikara, eta zaila dugu hain letra txikia irakurtzeko) ;-)
  • Aipatutako bibliografia ondo dago. Hala ere, estiloa hobetu nahi baduzu, esteka honetan argibide baliogarriak eskurragarri daude: https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/42398/Gu%C3%ADa-Gidaliburua.pdf

 

Begoña Sanz Echevarría

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)