Espezie inbaditzaileak

Txosten bat osatuko dugu espezie inbaditzaileei buruz. Konkretuki Espainiakoak, animali eta landareak agertzen dira txostenean. Antolakuntza desberdinekin hitz egin dugu, benetan fidagarria den informazioa lortzeko. Ikerketa honen artean espezie babestua den a la ez, nola den bere bizilekua, nondik etortzen diren... agertuko da.
Nombre del grupo
Bear
Participantes
  • Borja Seco Navas
  • Rocio Perurena Pereira
  • Lorena Sanchez Camara
  • Emma Rodriguez Iradi
Profesor/a o tutor/a
Asier Irazusta Olariaga
Nombre del centro escolar
Magale Salestarrak Ikastetxea
Nivel
dbh3
Municipio
Urnieta
Provincia
Gipuzkoa
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Biología-Geología
  • Medio ambiente-ecología
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 2712 KB


Ikertzaileen balorazioak

Rafael Aldabe Arregui

Centro de investigación de la Clínica Universidad de Navarra (CIMA)

Espezie inbaditzaileei buruz txostena oso interesgarria da eta ikertzen den arazoa gaurkotasun-gai bat da. Ulertzen dira eduki dituzten arazoak informazioa lortzeko eta hori oztopatu du ikerkuntza. Hala eta guztiz ere lortu dute informazioa jasotzea eta horren bidez konklusio interesgarriak lortzea. Hurrengoan nik unibertsitatean bilatuko nuke laguntza-informazioa, hor ikertzaile asko daudelako eta askotan prest daude laguntzeko ikasleei. Beste aldetik bideoa hobetzeko sartuko nituzke irudiak edo bideoak erakusteko ea zeri buruz hitz egiten ari den eta errazago segituko da ematen ari den informazioa. Interesgarria da erabiltzen diren irudiak euskeraz egoteko txostena euskeraz dagoelako horregatik balioagarria izango litzateke aurkezten diren irudiak-grafikak zuek egitea. Eta azkenean hurbiltzeko pixka bat gehiago aztertzen ari den gaia jartzen diren adibideak Euskal Herrian dauden espezie inbaditzaileak adibideak jarriko nituzke.
Oso lan polita egin duzue eta asko ikasi dut. Segi horrela eta urrutira helduko zarete.

___

Ainara Achurra 

Zoologia eta zientzien didaktika

Hezkuntza eta Kirol Fakultatea 

UPV/EHU

Kaixo, Borja, Rocio, Lorena eta Emma:
Biologo bikainak zarete, zorionak! Zoologoa naizen aldetik, interes handiarekin irakurri dut zuen proiektua. Espezie inbaditzaileak egungo arazo kezkagarria da, eta gizarteak ez dio ematen garrantzia handirik (zuek ondo dakizuen moduan), salbuespenak salbuespen (adibidez, Asiatik etorritako liztorra). Ondorioz, bildutako informazioa zuen komunitatean zabaltzeko oso baliogarria izango delakoan nago. Harira joanda, zuen informazio bilketa osatzeko prozedura aproposa ikusten dut. Informazio iturri anitzak erabili dituzue, eta datuak konfirmatzeko ahalegin handiak egin dituzue. Horixe da hain zuzen ere zientzilariek egiten dutena. Agerian dago hipotesiak formulatzeko sormen handia duzuela; askotan zientzilarioi falta izaten zaigu sormena. Beraz, ondo eginda! Bestalde, aztertutako espezieak zeintzuk izan diren txostenean jartzea ahaztu egin zaizuelakoan nago (ezin izan naiz sartu estekan pasahitza ez dudalako). Zientzilariek informazioa ordenatu egiten dute; eta patroiak bilatzen dituzte. Agian hori falta izan zaizue. Bukatzeko, hurrengo txostenerako proposamen bat dut zuentzat: ez ahaztu liburuak! Iturri fidagarria eta baliotsua dira eta. Azken ohartxoa: espezien izenak kurtsibaz idazten ditugu taxonomook. Ikusi arte! Ainara Achurra