Euskal Herriko sorgin ehizatik gaur egunera, emakumearen irudi baldintzatua

"Sorgin-ehiza" kontzeptutik abiatuz, proiektuaren abiapuntua hiru galdera nagusi erantzutea da, helburua jazartzearen kausak eta ondorioak ikertzea izanik. Hauek dira ikerketa zuzentzeko sortu diren galderak: "Zer izan zen sorgin-ehiza?", "Zergatik emakumeek pairatu zuten gehiago?" eta "Zer izan ziren sorginak eta zer dira?".
Nombre del grupo
Lauroko Sorginak
Participantes
  • Irene García Busto
  • Caterina Calvo Schirò
Profesor/a o tutor/a
Begoña Diez de Ultzurrun
Nombre del centro escolar
Lauro Ikastola
Nivel
batxilergoa1
Municipio
Loiu
Provincia
Bizkaia
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Humanidades
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 1926 KB


Ikertzaileen balorazioak

Ekain Payán Ellacuria  

Derecho y bioética       

UPV/EHU

Lan oso interesgarria iruditu zait, Irene eta Caterina, zorionak sorgin ehizaren gaia geurera ekartzeagatik! Bideoa entretenigarria eta ondo eginda dago, baita ondo azalduta ere. Irenek oso ondo baliatu ditu ez bakarrik azalpenak, baita keinuen bidezko lengoaia ere. Caterina ere ondo aritu da, nahiz eta batzuetan bizkorregi hitz egin.
Txostena dela eta, ere ondo landua dago, beharrezko atalak (hipotesia, helburuak, metodologia edo metodoak eta emaitzak) baititu. Kontu formal batzuk aipatzearren, "abstract" atala ingelesez idazten da, eta horren baliokidea, "laburpena", berriz, euskaraz. Horrekin batera, orrien zenbakia jartzea komeni da. Azkenik, hainbat liburu eta ikerketa aipatu duzue, eta hori da egin beharrekoa artikuluak bidezkotzeko. Horretarako, ondo egin duzuen bezala, bibliografian jasotzea beharrezkoa da; halere, ohikoa izaten da oin oharretan ere adieraztea.
Uste dut garai hartako jazarpenak gaur egun ere isla izan dezakeela, tamalez, emakumeen aurkako bereizkeria ageri baita zenbait arlotan. Proposatzen dizuet honakoa: posible izan liteke zuen hipotesia emakumeen akademia lanarekin lotzea? Esaterako, hori izan daiteke artikulu gehien-gehienak gizonezkoenak izateko edo, behintzat, gehien aipatzeko arrazoia?
Zorionak, Irene eta Caterina, eta jarrai ezazue ikerketa honekin; izan ere, generoarekin lotutako zenbait aldaera ikertzeko parada eman lezake. Eutsi goiari, Lauroko Sorginak!

___

JORGE TEJEDOR NUÑEZ       

RSC / SOSTENIBILIDAD / CONSUMO CONSCIENTE  

FACULTAD DE ECONOMIA Y EMPRESA, SECCION ARABA  

UPV/EHU

Kaixo taldea! Lan bikaina egin duzue.
Jorratu egin duzuen lana oso interesagarria suertatu zait, nahiz eta nik beste eremu batean ikertzen dudan (GIH, batez ere, ingurumen eta finantza iraunkortasuna). Zuen lana ikusita, bosgarren GIH (Genero‐berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea) lantzen du eta gustatuko litzaidake jakitea nola jarraitzen duzuen proiektu honekin lanean, hori egitea erabakitzen baduzue. Bideoa ere oso aproposa izan da. Bejoindezuela!
Lanari begira, landutako zatiak aproposak izan dira eta bibliografia ugarian oinarritutako oso lan sakona egin duzuela pentsatzen dut. Honetaz gain, sorginen eta egungo emakumeen irudi baldintzatuaren egin duzuen konexioa oso interesgarria dela azpimarratzekoa da.
Bestalde, nahiz eta egitura aproposa eduki, ondorioen aldetik, zuek ateratako ideia eta emaitzen hedapena (bai eskolan, baita sozietatean ere) nola egin dezakezuen azaltzeak lana hobetu dezake.