Goroldioaren erabilera airearen kutsadura neurtzeko

Goroldioa oso bioindikatzaile ona izanik, Laudio institutuan airearen kalitatea neurtzeko erabili dugu, bertako ortuko barazkiak kontsumorako egokiak direnentz jakiteko. Horretarako, Lamuza parketik eta institutuaren hormetatik goroldio laginak hartu ditugu, kutsadura aldagai desberdinak konparatzeko asmoz. Emaitzak ikusirik, ondoriozta daiteke ortuan ekoiztutako barazkiak kontsumitzeko arriskurik ez dagoela.
Nombre del grupo
MALORMOS
Participantes
  • SILVIA CORTÉS SÁNCHEZ
  • LUNA MALDONADO ANRANGO
  • IZARO RAMOS PÉREZ
Profesor/a o tutor/a
ZALOA KINTANA GOIKOETXEA
Nombre del centro escolar
LAUDIO BHI
Nivel
batxilergoa1
Municipio
LAUDIO
Provincia
Araba
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Biología-Geología
  • Medio ambiente-ecología
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 788 KB


Ikertzaileen balorazioak

Liher Prieto Aretxabaleta          

Kimika Organikoa          

Zientzia eta Teknologia Facultatea

UPV/EHU

Kaixo Nat World!

Benetan lan interesgarria prestatu duzuen lana. Gaur egun kutsadura eta berotze globala dira gure gizarteak aurre egin behar duen arazoen artean premiazkoenetarikoa, eta Kimikari bezala, asko kezkatzen nauena.
Planteamendu dotorean aurkitu duzue eskuragarri daukazuen goroldioan kutsaduraren adierazle. Esan beharrekoa da, era oso sistematiko batean lan egin duzuela antzematen da, eta saiatu zarete txostenean prozedurak era argian erakusten, beraz zorionak!. Txostena irakurtzerakoan gomendatuko nuke konposatu kimikoen formulak eta notazioa era zuzenean aurkeztea. Hau da, ikertzaile batentzat FE eta Fe ez dira gauza bera! Faltan bota dut erabilitako erreaktiboen deskribapena edota hauek eragiten duten erreakzioak erakustea. Horretaz gain, zuen grafiko politak izanda ere ulertzeko arazoak izan ditut, zuen tokiko laburduren esan nahiak (E.A., P.I., Z.E.P.;…) ez baitira aurkitzen. Azkenik, zuen hipotesia ezin izan duzue baieztatu, hala ere askotan lortutako emaitzek espero zenuenarekin bat ez datozenean dira emaitzarik interesgarrienak!
Berriz ere Zorionak!

___

Adrián  Salazar Sánchez

Microbiología

Facultad de Farmacia

UPV/EHU

Oso lan erakargarria eta egunekoa!
Aurkeztutako lana ez dago nire lan esparruarekin zuzenki erlazionatuta (farmazialaria eta mikrobiologiako ikerlaria), baina nahiko ondo antolatuta eta aurrera eraman duzuela iruditzen zait zuen txostena behin irakurrita. Aipatzen dituzuen mugekin lan polita atera dela iruditu zait, hala ere, zenbait hobekuntza proposatu nahi dizkizuet. Lehenengoa bibliografiaren erabilera da, hau testuan ondo erreferentziatu duzuen arren txostenaren amaieran ez dago guztiz ondo idatzita. Bestalde, zuek adierazi bezala, proiektua ikerketa sakonagoa behar duela iruditu zait, edo hau ondo jorratu baduzue, ikerketa hori txostenean islatzea.
Hala eta guztiz ere, lan ona iruditu zait, aldaketa txiki horiekin bikain egongo zitekeena, zorionak Nat World ikerketa taldea!