Haurdunaldiaren arazoak
- Nombre del grupo
- Haurdunaldiaren arazoak
- Participantes
-
- Izaro Mendoza .
- Ander Rivero .
- Profesor/a o tutor/a
- Usoa Arin Beraza
- Nombre del centro escolar
- Zurriola Ikastola
- Nivel
- batxilergoa2
- Municipio
- Donostia
- Provincia
- Gipuzkoa
- Idioma
- Euskara
- Ambito del proyecto
-
- Salud
- Tipo de proyecto
- Proyecto de investigación
- Informe del proyecto
-
Descargar — 165 KB
Ikertzaileen balorazioak
Jose Ramon Bilbao, PhD
Immunogenetics Research Laboratory - IRLab
Dept. of Genetics, Physical Anthropology and Animal Physiology
Biocruces-Bizkaia Health Research Institute
University of the Basque Country (UPV/EHU) - Faculty of Medicine and Nursing
Kaixo ikasleok!
Atseginez eta interes handiz irakurri dut haurdunaldiarekin erlazionatutako malformazioei buruz egin duzuen lana. Oso zorrotzak izan zarete zuen informazio bilketan, bibliografia egokia eta eguneratuta erabilita (eta iturriak ondo erreferentziatuta gainera). Bestaldetik, malformazio moten sailkapena eta haiek eragiten dituzten eragileen zerrendatzea eta deskribapena oso argiak eta zehatzak dira.
Antolaketaren aldetik ere, komunikazio zientifiko bati eskatu behar zaizkion atalak oso ondo jorratu dituzue. Arazoa aurkeztu eta bere garrantzia azpimarratu duzue, bere arrazoiak azaldu eta arazoaren aurrean egin daitekeena ondorioztatu duze. Horretaz gain, lanaren gakoak laburpenean edo abstract-ean biltzea (eta ingelesez gainera) benetan eskertzekoa da, lan osoa irakurri aurretik ideia orokorrez jabetzeko. Perfekto!
Gai honen inguruan badaukat nik interes pertsonala, eta zuena irakurrita zerbait ikasi dudala aitortu behar dizuet. Izan ere, nik Genetika Medikoaren arloan lan egiten dut, eta nire ikerlana ez badago zuzen zuzenean zuen lanarekin lotuta, gure esparruan, faktore genetikoek (mutazioek eta akats kromosomikoek) sortzen dituzten malformazioak eta gaixotasunak aztertzen ditugu. Aipatzen duzuen moduan, gaur egun oraindik ez gara akats horiek zuzentzeko eta malformazioak desagerrarazteko gai. Hala ere, eta hau izan daiteke zuen lanaren jarraipenerako ideia bat, in-vitro ernalkuntza bidez lortutako enbrioien azterketa genetikoa egin daiteke, eta akatsik gabekoak aukeratu. Honen inguruan ikertzera amimatzen zaituztet, hurrengo lan baterako.
Bukatzeko, hurrengoan grafikoak eta irudiak erabiltzea proposatzen dizuet, txostenaren irakurketa arinagoa izan dadin.
Besterik gabe, zorionak lan bikainagatik!