Hezetasun neurtzailea

Guk hezetasun neurtzaile bat egin dugu plaka programatzaile batekin (micro:bit). Landaretan erabiltzen da: landarearen lurran jartzen da eta honek zenbat hezetasun daukan esaten digu. Egia esanda, guk espero duguna da asmakizun hau gure ikastolako baratzean erabiltzea. Baina horretarako denbora gehiago izan beharko genuke. Beraz, espero dugu hurrengo urtean honekin jarraitzea.
Nombre del grupo
Hezetasun neurtzailea
Participantes
  • Naroa Santos Román
  • Ugaitz Préstamo San Cristóbal
Profesor/a o tutor/a
Jone Olaizola Larrañaga
Nombre del centro escolar
San Vicente de Paúl
Nivel
dbh4
Municipio
Bilbo
Provincia
Bizkaia
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Biología-Geología
Tipo de proyecto
Proyecto tecnológico
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 640 KB


Ikertzaileen balorazioak

Kaixo, Hezetasun neurtzaileari buruz lana egin duzuen ikertzaile gazteak! Zuen lan honek asko inpresionatu nau. Lan bikaina, benetan!! ZORIONAK!

Nahiz eta nik beste eremu batean ikertzen dudan (Bioenergia eta biomasan oinarritutako materialak), zuen lanaren aplikazioak zeharkako zerikusia dauka nire arloarekin (azken batean landareak biomasa dira) eta bere aplikazioak landaketen uraren kudeaketarako izan dezakeen potentziala ikertzeko modukoa litzateke. Izan ere uraren kudeaketa arduratsua nekazaritza jasangarri baten ezinbesteko oinarrietako bat da. Aurrera eramateko aukeratu duzuen lana oso interesgarria irudituzait etagustatuko litzaidake jakitea nola jarraitzen duzuen proiektu honekin lanean, hori egitea erabakitzen baduzue.

Proiektuari berari begiratuz, lanaren planteamendua eta metodología oso ondo bideratu duzuela iruditu zait: aurretik egindako lanaren ikerketa bibliografikoa, beste eremu batzuetan ikasitakoaren aplikazioa erabilera berrietarako, proiektua espero zen bezala garatu ez denean izan duzuen malgutasuna eta erreakzio ahalmena ikerketa zientifikoa egiterakoan tresna oso baliagarriak eta beharrezkoak dira. Txostena oso ondo prestatuta dago, atalak ondo banatuta eta informazioa modu oso argi eta egokian aurkeztuta daudela iruditu zait. Apur bat arraroa egin zaidana gailuari “tramankulua” deitzea izan da. Hori ez da horren zientifiko geratu, ez?

Aurrera begira, proposatzen dituzuen hobekuntza eta garapen ideiak oso egokiak iruditu zaizkit. Gailua behar bezala jartzeko euskarri organikoa bilatzeari buruz, ogoratu egurra material organikoa dela eta, behar bezala tratatuta egon ezkero, hezetasuna ondo jasan dezake. Kableak sartzeko tutu organikoak nahi izan ezkero, banbua aukera ona litzateke. Jarraitu horrela, lan bikaina egiten ari zarete!!

 

M. Mirari Antxustegi Bengoetxea

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)