Hezkuntza eredu ezberdinak

Hezkuntza eredu desberdinen inguruko lan bat egin dugu.
Nombre del grupo
Hezkuntza eredu ezberdinak
Participantes
  • Ainara Saavedra .
  • Irati Arruabarrena .
Profesor/a o tutor/a
Usoa Arin Beraza
Nombre del centro escolar
Zurriola Ikastola
Nivel
batxilergoa2
Municipio
Donostia
Provincia
Gipuzkoa
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Ciencias Sociales
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 414 KB


Ikertzaileen balorazioak

Kaixo, gazteak! Lan oso interesgarria egin duzue, zorionak!

Aurrera eramateko aukeratu duzuen lana asko interesatu zait, nire eremua izanda (hezkuntza inklusiboa) irakasleen iritzia jasotzea eta kontuan izatea funtsezkoa baita. Hori dela eta, kasu honetan ebaluazioan jarri duzue fokua, ea hurrengorako beste arlo batzuei buruz ikaskideen iritziak biltzen dituzuen, hala nola, metodologiaz, talde lanaz, ikasleen eta irakasleen arteko harremanaz eta abar.

Oso ondo eraman dituzue hezkuntzaren bilakaera, eta sistemen konparaketa, argi geratu baitira sistemen arteko aldeak. Horrez gain, elkarrizketaren eta inkesten galderak oso ondo diseinatu eta bideratu egin dituzue informazio interesgarriena ateratzeko.

Hurrengorako gauza batzuk hobetu ahal dituzue. Hezkuntzaren bilakaera kronologikoki azaltzen bada hobeto ulertuko da, eta erabilitako dokumentuen erreferentziak sartzen badituzue testuan zehar iturriak egokiro erabili dituzuen seinale izango da. Horrez gain, pena izan da osatu dituzuen grafikoak eranskinean uztea, emaitzen atalean jarrita, argiago ulertuko dira ateratako emaitzak. Bukaeran, ondorioen atala idatziz gero, proiektu honen bidez ikasi duzuena eta zuen iritzia azalduko duzue.  

Segi horrela!

 

Ana Luisa López-Vélez Doktorea

Didaktika eta Eskola Antolakuntza Sailaren Zuzendaria - UPV / EHU