HONDAKINAK KUDEATZEKO BIODIGESTOREA

Biodigestorea batez ere baratze handietan, etxaldeetan eta abarretan erabiltzen den aparatua da. Eskala handiagoan badaude hiri osoak hornitzeko gai direnak. Haren funtzioa biogasa (materia organikoaren hartziduraren emaitza, %100 energia berriztagarria) eta biola (ongarri organiko likidoa) sortzea. Biogasa energia elektrikoaren ekoizle gisa erabiltzen da nagusiki, eta biola ongarri edo oinarri gisa
Nombre del grupo
HONDAKINAK KUDEATZEKO BIODIGESTOREA
Participantes
  • EIDER MONTEJO BERRIO
  • SYLVIA MANSO MARTÍN
  • JUNE GENTO VIVANCO
  • DANIELA SANTAMARIA CASADO
Profesor/a o tutor/a
IKER LOPEZ PATERNINA
Nombre del centro escolar
NUESTRA SEÑORA DE LA ANTIGUA
Nivel
dbh4
Municipio
URDUÑA
Provincia
Araba
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Medio ambiente-ecología
  • Energía
Tipo de proyecto
Ambos
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 99 KB


Ikertzaileen balorazioak

Jon Mattin Matxain Beraza

Kimika Fakultatea

UPV / EHU

 

Kaixo, gazteak!

 

Lehenik eta behin, zorionak egindako lan eta esfortzu guztiagatik!

 

Burutu duzuen proiektua oso interesgarria egin zait, nire ikerketa bertze ildo batetik joan arren. Proiektuaren konplexutasuna agerikoa izan da zuen txostena irakurtzean, eta arazo praktiko askori aurre egin behar izan diezuela garbi dago. Zientziaren munduan horrelakoak anitzetan gertatzen dira, eta erakutsi duzuen grina eta pasioa ezinbestekoa izaten da proiektuak aurrera ateratzeko, etsi gabe. Ederki egin duzue!

 

Hurrengo urteari begira, lanarekin jarraitzeko asmoa izatekotan, emaitza gehiago bildu eta tratatzeko aukera izan dezakezue. Horrela, biodigestorean ematen diren erreakzio kimikoak zehaztu daitezke, eta lortzen diren produktu kantitateak zenbatu daitezke. Aurtengo lana kualitatiboa izan da, eta interesgarria izan daiteke hurrengorako kuantitatiboa egitea, biodigestorearen eraginkortasuna aztertzeko. Bukatzeko, azken gomendiotxo bat. Txostena irakurtzean asko zentratu zarete izandako arazoetan, baina ziur naiz gauza positibo asko egin dituzuela. Hurrengorako, alde negatiboak albo batera utzi gabe, alde positiboak gehiago azpimarratzen ahal dituzue, zuen lanak hala duelako. Segi horrela!