Ikaslearen agenda digitala

Urbi institutoko 4.DBH-ko ikasleek proiektu honetarako ideiatu duguna agenda digial bat da. Honen helburua ikasle bakoitzak bere etxerako lanak eta azterketak idazteko eta ondoren mugikorretik edo ordenagailutik ikusi ahal izatea da.
Nombre del grupo
Ikaslearen agenda digitala
Participantes
  • Iñigo Peña Ramos
  • Maren Martinez de Mendijur Martin
Profesor/a o tutor/a
Jon Zabala Aranguren
Nombre del centro escolar
URBI BHI
Nivel
dbh4
Municipio
BASAURI
Provincia
Bizkaia
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Ingeniería-Tecnología
Tipo de proyecto
Proyecto tecnológico
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 365 KB


Ikertzaileen balorazioak

Edurne Iriondo Plaza   

Bilboko Ingeniaritza Eskola      

UPV / EHU

 

Kaixo, Iñigo eta Maren! Proiektu aparta da garatzen ari zaretena, zorionak!

Ikaslearen agendaren digitalizazioa oso interesgarria iruditzen zait, nahiz eta nik beste arlo batean ikertu (fabrikazio mekanikoa). Lanean emango dituzuen ondorengo urratsak interesatzen zaizkit, uste dudalako pertsona talde batek partekatutako agenda (zuenak atal bat du partekatua) oso erabilgarria dela, adibidez pertsona batek baino gehiago erabiltzen ditugun errekurtsoak edo erreminten erabilera antolatzeko. Gure ikerkuntza taldearen kasuan, fabrikazko prozesuak simulatzeko: abiadura handiko soldadura eta errematxaketa, oso konputazio potentzia handiko ordenagailuak (eta garestiak) behar izaten ditugu eta 2 ditugu ezaugarri horiekin. Batzuetan ordenagailuan bertan lan egiten dugu eta beste batzuetan urrutitik konektatuta (remotoan) eta azken kasu honetarako bikain etorriko litzaiguke zuek garatu nahi duzuen aplikazio, bakoitzak apuntatzeko noiz erabiliko duen ordenagailua.

Aurkeztutako dokumentuan oinarrituz, erabili duzuen metodologia egokia izan da: agenda fisikoaren arazoa identifikatu duzue eta zientzia-proiektu baten urrats guztiak jarraitu dituzue etorkizuneko hobekuntza eta esker ona emanez lagundu dizuen irakasleari. Norbere lanari hobekuntzak identifikatzea garrantzitsua da, jarrera kritikoa adierazten duelako eta zientzian lan egiteko beharrezkoa da hau aurrerantz joateko. Dokumentuan txertatutako QR-aren erabilera oso aproposa iruditu zait ahalbidetzen zaituztelako orain arte garatu duzuen prototipoa erakusten.

Bukatzeko, hurrengo dokumenturako erreferentzia bezala erabili dituzuen erremintak (Chromebook eta MIT App Inventor, adibidez) erreferentzien zerrenda batean agertzea komeniko litzateke, bibliografia bezala. Txostenaren bukaeran eskerrak eman dizkiozue zuen irakasleari programazioarekin lagundu izanarengatik eta txostenean ez duzue prozedura honetaz hitz egiten. Aberasgarria iruditzen zait prozedura hau deskribatzea txostenean.