Ilusio optikoak

Proiektu honetan ilusio optikoak zergaitik gertatzen diren arrazoitzen saiatu gara bi hipotesi ezberdinen bidez. Bi aldagai hartu ditugu oinarritzat, lehenengoa irisaren koloreagaz erlazionatuta eta bigarrena begi bistako arazoekin erlazionatuta. Horretarako, inkestak egin ditugu gure hipotesiak baieztatzeko.
Nombre del grupo
Ilusio optikoak
Participantes
  • Laura Pradales Salsamendi
  • Nora Aldama Barrio
  • Olatz Etxebarri Santa María
Profesor/a o tutor/a
Naiara Mentxaka Mentxaka
Nombre del centro escolar
Lauaxeta Ikastola
Nivel
dbh4
Municipio
Amorebieta-Etxano
Provincia
Bizkaia
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Física-Química
  • Salud
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación

Ikertzaileen balorazioak

Amaia de Ayala

UPV/EHUko irakasle eta ikerlaria, Ekonomia Aplikatua Saila

 

 

Kaixo, gazteak! Lan bikaina egin duzue, zorionak!

Lanaren gaia (ilusio optikoa) oso interesgarria iruditu zait. Gainera, gaia oso ondo motibatzen

duzue sarreran, galdera desberdinak eginez. Lanaren helburua eta hipotesiak modu zuzenean

aurkezten dira, eta lanaren garapena zein ondorioak bat datoz planteatutako xedeekin. Lana

ondo idatzita dago eta hizkuntzaren erabilera egokia da.

Azpimarratzekoa da egin duzuen esfortzua inkesta bat diseinatzen eta hau aztertzen. Gainera,

100 pertsona erantzutea lortu duzue, ez dagoela bat ere gaizki!

Nire ikerkuntzan inkesta nahiko diseinatu izan ditut, eta normalean galdera sorta bat sartzen

dugu elkarrizketatuen ezaugarri sozioekonomiko eta demografikoak izateko, hala nola,

generoa, adina, hezkuntza maila, errenta maila edo bizilekua. Horren inguruko estatistikak

aurkeztea (zenbat emakumezko/gizonezko, adin tarteak…) aberastuko zuen datuen analisia eta

baita ere ondorioak.

Bestetik, marko teorikoan gaiarekin erlazionatutako kontzeptuak ondo definitu eta azaltzen

dituzue. Ikerlanetan, marko teorikoa egiterakoan, eta kontzeptuen definizioak ematerakoan,

erreferentziak erabiltzen dira, hau da, definizio jakin hori nondik atera duzuen aipatzea

(artikulua, liburua, txostena…).

Amaitzeko, aholku txiki bat: ikerlanaren emaitzak eta ondorioak aurkezterakoan ez dira

normalean erabiltzen baieztapenak, izan ere, zuen kasuan, 100 pertsonetako lagin batean

oinarritzen dira, eta horrek bere mugak (normalak direnak) ditu (ez da biztanleria osoaren

ordezkaritza). Beraz, esate baterako, “Irisaren koloreak ez du eragina izaten argazkia ikusteko

moduarekin” esan beharrean, aproposagoa izango litzateke “Badirudi irisaren koloreak ez

duela eragina izaten argazkia ikusteko moduarekin”.

Dena kontutan hartuta, zuen lanak oro har betetzen ditu maila honetako ikerlan batek

beharrezko dituen baldintzak, eta berriz ere zoriontzea besterik ez daukat.