Interneteko ligeen eragina
- Nombre del grupo
- Interneteko ligeen eragina
- Participantes
-
- Julen Garayalde .
- Beñat Linabe .
- Profesor/a o tutor/a
- Usoa Arin Beraza
- Nombre del centro escolar
- Zurriola Ikastola
- Nivel
- batxilergoa2
- Municipio
- Donostia
- Provincia
- Gipuzkoa
- Idioma
- Euskara
- Ambito del proyecto
-
- Ciencias Sociales
- Tipo de proyecto
- Proyecto de investigación
- Informe del proyecto
-
Descargar — 1762 KB
Ikertzaileen balorazioak
Zorionak eman nahi dizkizuet egindako lanagatik. Ez da erreza norbere ikaskideen artean azterketa zientifiko edota sozialak egitea, eta meritu handia dauka zuek guzti hau prestatu izanak. Ni neu Neurozientzia arlokoa naiz, eta konziete naiz nola komunikatzeko modu berriek gure garunen portaera aldatzen duten. Ligatzeko webgune eta aplikazioetan normalean bi pertsona idatziz hasten dira elkar ezagutzen, eta beranduago elkartzen dira aurrez aurre, elkartzen badira. Batzuek testu bidezko elkarrizketak gizakiaren izaeraren aurka doazela uste dute, baina nire ustez pertsona bat hobeto ezagutu daiteke elkartu aurretik testu bidez, konfiantza dagoen bitartean.
Zuen Txostenaren egitura zuzena da, eta portada, aurkibidea eta laburpena ditu hasieran, ikerketa guztietan egiten den moduan jatorrizko hizkuntzan (euskara) eta ingelesez. Ikerketaren emaitzak biltzen dituzten grafikoak egokiak dira eta modu egokian txertatu dira lanean.
Hobetzera begira, aipatu nahi nizuen idazkera eta txukuntasuna zaintzea garrantzitsua dela, eta Metodologia eta Emaitzak ataletako edukiak nahastuta ageri direla. Zuen hipotesiak bete dira eta hori ongi azaldu duzue, baina zuek lekuan ni ondorio gehiago ateratzen saiatuko nintzateke. Zergatik ez du jendeak Ligatzeko Aplikazioak erabiltzen dituela onartu nahi? Zergatik hasi zen haien erabilera Pandemia garaian? Eta abar. Azkenik, Grafikoetan ia berdinak diren erantzunak multzo bakarrean sartuko nituzte. Adibidez, “Ez dut erabiltzen”, “ez dut erabiltzen” eta “ez” erantzun berdina dira.
Animo, eta zorte on! Ziur lan bikaina aurkeztuko duzuela! Gai hauek erraz pizten dute jendearen interesa, gainera.