Keyfinder

Gure proiektua giltzak aurkitzeko dispositibo bat da, honek mugikorraren aplikazio batekin funtzionatzen du, bluethooten bidez. Aplikazioa aktibatzean dispositibua soinu bat egingo du eta orduan jakingo duzu non dauden zure giltzek.
Nombre del grupo
Keyfinder
Participantes
  • Urko Almeida Martinez
  • Peio Bermejo Burgoa
  • Markel Orube Gonzalez
Profesor/a o tutor/a
Aitor Bragado Jimenez
Nombre del centro escolar
Solokoetxe BHI
Nivel
dbh4
Municipio
Bilbo
Provincia
Bizkaia
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Física-Química
  • Ingeniería-Tecnología
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 529 KB


Ikertzaileen balorazioak

 

Kaixo Peio, Markel eta Urko,

Proposatutako proiektua irakurri dut eta interesgarria iruditu zait. Teknologia desberdinak lantzen ditu, eta erronka polita duzue aurretik. Animo!

Txostena ondo egituratuta dago, baina sarrera bat faltan bota dut; baita ere atalen arteko lotura bat. Hau da, “diskurtso” bat testuan zehar. Kontutan izan ere gramatika eta akats ortografikoak zaindu egin behar direla. Gaur egun hainbat tresna dituzue eskuragarri honetarako, bermatuz idazketa edo txosten eskas batek ez duela lana kaltetzen.

Garapen teknologikoaren inguruan, goitik-beherako eskema bat aurkeztea gomendatzen dizuet, osagai guztiak irudikatuz, beraien arteko elkar-ekintzak, eta azkenik bakoitzaren xehetasunak azalduz. Honela, irakurleak errazago jarraituko du zuen proiektua.

Ziur nago mugikorra eta arduinoa konektatzeko App-a arazo handirik gabe garatuko duzuela. Informazio ugari dago honen inguruan. Honen inguruan, lehenengo prototipo hau bukatzen duzuenean, pentsatu al duzue nola egokitu zuen dispositiboa tamaina erabilgarriagoa izan dezan? Edo beste komunikaziorako teknologia bat erabili dezan, adibidez WiFia, irismena handitzeko?

 

Alexander Mendiburu Alberro

Informatika Fakultatea - UPV / EHU