Kotxe hibridoei buruzko ikerketa

Kotxe hibrido bat zertan datza eta zelan funtzionatzen duen jakiteko, Sestaoko “Cupra” kontzezionariora joan gara guzti honi buruz hango langile bat elkarrizketatuz, zientziarako kazetari moduan.
Nombre del grupo
Bilbo Watson taldea
Participantes
  • Nabil Salgado Maslohui
  • Oier de Diego Ulibarri
  • Xabier González López
Profesor/a o tutor/a
Danel Kortazar Zabala
Nombre del centro escolar
Beurko BHI
Nivel
dbh4
Municipio
Barakaldo
Provincia
Bizkaia
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Ciencias Sociales
  • Ingeniería-Tecnología
  • Medio ambiente-ecología
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 39 KB


Ikertzaileen balorazioak

Asier Salazar Ramirez 

Seinale fisiologikoen prozesamendua eta hauek prozesatu eta erabiltzeko programazioa  

Bilboko Ingeniaritza Eskola

UPV/EHU

Kaixo ikertzaileok!

Ondo egindako lana zuena, zorionak! Aukeratu duzuen gaia gaur egun guztion ahoan dagoen gaia da eta, nahiz eta nik momentu hauetan beste arlo batean ikertzen dudan (ezgaitasunak dituzten pertsonei laguntzeko programak informatikoak garatzen) betidanik interesgarritzat izan dut mugikortasun elektrikoaren gaia.

Zuen ikerketari buruz, oso ona iruditu zait kotxe kontzesionario batera joateko izan duzuen ideia. Izan ere, horretan egunero lan egiten duen pertsona batek eman ahal diguna baino informazio fidagarriagorik aurkitzea zaila da. Gainera, aukeratutako elkarrizketa formatuaren originaltasunak errazago egiten du eman nahi duzuen informazioa ondo jarraitzea. Ondo egina.

Hala ere, zuen lanaren edukia hobetzeko ona izango litzateke kotxe eredu zehatz bat aukeratzea. Eta, behin eredu bat aukeratuta, konbustioko motorreko eta diseinu hibridoko aukerak euren artean konparatzea ona litzateke, zuek aipatzen dituzuen hainbat alderdi datu objektiboekin aztertzeko: kontsumoa, potentzia, CO2 emisioak… Ikertzen dugunean ezinbestekoa da ematen duguna informazio kualitatiboa, posible bada, kuantitatiboki ere justifikatzea grafiko edo taulak erabiliz. Beraz, zuen lanean sakontzera eta esaten duzuena frogatzeko zenbait datu numeriko bilatzera animatzen zaituztet.

Lan txukuna eta gai oso interesgarria. Zorionak berriz ere,