Kuboo: Janari osasuntsuen aplikazioa

Gure proiektua janari aplikazio bat da. Aplikazio honetan janariarekiko arazoentzako baliabideak egongo dira. Adibidez alergiak daukan jendearentzako errezeta ezberdinak, gaixotasunak dituztenentzako ere, begano eta belarjaleentzako eta azkenik errezeta medizinal naturalak. Honekin jendea lagundu nahi dugu, kozinatzeko momentuan. Espero dugu, lagungarria izatea eta jendea dieta hobeago bat lortzeko modu errazago batean lortzea.
Nombre del grupo
Kuboo
Participantes
  • Irati Manterola Bengoa
  • Naroa Alejandra DÍaz Pozo
  • Alba Piñeiro Vilabrille
  • Ane Garciarena Martín
Profesor/a o tutor/a
Asier Irazusta Olariaga
Nombre del centro escolar
Magale Salestarrak Ikastetxea
Nivel
dbh3
Municipio
Urnieta
Provincia
Gipuzkoa
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Salud
Tipo de proyecto
Ambos
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 1975 KB


Ikertzaileen balorazioak

Almudena Ramos Uriarte         

 Neurociencias 

Facultad de Medicina y Enfermería      

UPV/EHU

Kaixo Eunate, Olatz eta Marta,
Lehenik zorionak!!! Ideia oso beharrezkoa izan da zuena!!!!
Oso ondo eta argi planteatu duzue zuen lanaren helburua.
Ikerketaren helburu nagusia herritarren arazoak konpontzea da. Zuek behar bat detektatu duzue eta behar horri erantzuteko plan bat diseinatu duzue.
Ondo dago planteatzea zeintzuk diren proposamenaren mugak, Kubbo app-a zer den eta zer ez den…
Sortzen zaizkidan zalantzak:
1. Pentsatu al zenuten zer adin-taldek erabiliko du aplikazio hori? Kontuan hartu duzue agian kolesterola altua daukan jendeak ez dute app asko erabiltzen?
2. Agian asko zabaltzen ari zarete erabiltzaile posibleak, ez litzateke baliagarriagoa izango publiko zehatzago batengana jotzea? Adibidez, elikadura-alergiak daukanak gehienez gazteak dira eta apps erablitzen ohituta daude.
3. App-a erabiltzeko proba bat egitea pertsona gutxi batzuekin app-a onartzen den jakiteko
4. Nahiz eta jendeak gaztelania ulertu, gaur egun ez dago euskarazko aplikazio askorik, eta pena handia izango litzateke zuena gaztelaniaz bakarrik egotea.
Benetan zorionak, lan bikaina egin duzue, harrituta utzi nau zuen lanaren kalitateak eta prozesu osoari buruz egin duzuen analisiak.

Jarraitu lanean orain arte bezala, potentzial handia duzue eta.
¡Animo!!!


___

Olatz Pampliega Ormaetxea     

Neurozientziak, Biologia Zelularra         

Achucarro Basque Center for Neuroscience

Kaixo neskak! Zuen proiektua irakurri eta ikusi ostean, oso interesgarria suertatu zaidala esan behar dizuet, beraz zorionak egindako lanagatik!

Dieta zehatz bat jarraitzen duen jendearentzat funtsezkoa da egunero ondo elikatzeko errezetak eskura izatea, modu erraz eta praktiko batean. Beraz zuen proiektua jende askori interesatuko zaiola ziur nago.

Proiektuaren gauza zehatzak komentatuz, asko gustatu zait hasi aurretik hainbat gauza ikertu dituzuela galdeketaren bidez (hizkuntza), eta batez ere, hasieran eskeinitako aplikazioa eraikitzeko programa gustukoa ez zenutenez, zuen kabuz alternatiba bat bilatu duzue. Zorionak! Guk ere laborategian etengabe metodo berrien bila gabiltza eta hori da aurrera egiteko bide garrantzitsu bat.

Bestalde, aurkezpena gustokoa izan badut ere, Metodologia eta Emaitza ataletan aplikazioaren atalak eta tutorial bat oso lagungarriak izango ziren erabiltzaileentzako. Ziur nago aplikazioa oso erraz erabili daitekeela baina teknologiarekin oso familiarizatuta dagoen jendearengan pentsatuz, pausuz pausoko instrukzioak erabilgarriak izan daitezke.

Aurrera proiektuarekin eta zorionak!