Landaketak pH ezberdinetan

Gure proiektuarekin,landare baten hazkuntzan pHak duen garrantzia jakin nahi genuen. Horretarako, lur bati pH maila aldatu genion ozpina eta bikarbonatoa botatzen eta bertan Dilista eta Babarrunak landatu genituen.
Nombre del grupo
AAJI
Participantes
  • Irati Hernandez .
  • June Alduncin .
  • Aritz Muruzabal .
  • Aniotz Maceira .
Profesor/a o tutor/a
Beñat Arana .
Nombre del centro escolar
Zurriola Ikastola
Nivel
batxilergoa2
Municipio
Donostia
Provincia
Gipuzkoa
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Biología-Geología
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 3891 KB


Ikertzaileen balorazioak

Liher Prieto Aretxabaleta          

Kimika Organikoa          

Zientzia eta Teknologia Facultatea

UPV/EHU

Kaixo AAJI Taldea!

Antzematen da zenbat lan eta zenbat irakurri behar izan duzuen landareen hazkuntza lur mota ezberdinen inguruan, eta ikasitako informazioa laburbilduta utzi duzue sarrera sakon batean. Kimikaria naiz, eta pH-aren egokitasuna etxeko apaingarriak diren landareentzako galdetu dut nire burua. Orain, zuei esker pilo ikasi dut lur mota ezberdinei eta landatzeko era egokiei buruz!
Zuen ikerketek zenbakizko balioak izateko, agian toki bakoitzean hazi kopuru finko bat erein ahal izan zenuten (5 adibidez) eta horietako zenbat landare bihurtu diren eta landareak zenbat hazi diren (cm-tan, batez besteko bihurtu) neurtzeko aukera zeneukaten emaitza esanguratsuagoak lortu dezazuen. Horretaz gain, zuen hipotesia ezin izan duzue baieztatu, hala ere askotan lortutako emaitzek espero zenuenarekin bat ez datozenean dira emaitzarik interesgarrienak, horretan datza ikerkuntza eta ulermenaren hedapena! Pilo gustatuko litzaidake hurrengo asteetan zer gertatu zaien zuen ingurune ezberdinetan landatutako dilista eta babarrunei.

___

Silvia Arazuri Garin

Ingeniaria

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Kaixo gazteak! Lan polita eta interesgarria egin duzue, zorionak!
Aldaketa klimatikoak ekarriko ditugu hainbat arazoak, eta dirudienez zuek aukeratu duzuena bat izan daitekeela. Lurra oso garrantzitsua da, landareek hazteko behar dute baina beste hainbeste animalia ere haren mende daude. Jakina, guk ere behar dugu gure elikagaiak lortzeko.
Zure proiektua ongi planteatuta dago, baina hobetzeko badira bi puntu. Lehenengoa, txostenan, orrialde 13an jarri duzue grafikoa. Ez da agertzen zer den, zer unitateak erabiltzen diren… grafikoak berez informazio osoa eman behar du. Eta bigarren puntua bideoa da. Lana aurkeztu duzue baina argazkien gainean jarri izan duzuen informazioa galtzen da, zaila da aukeratutako phak gogoratzea bideoa bakarrik ikusita. Beraz, ongi izanen litzateke taula bat jartzea argazkiak hasi aurretik. Bideo bukaeran, hots azken argazki gainean, konklusio bat esatea edo idaztea lana borobilduko luke.
Dokumentua oso ongi egina dago, argi eta txukuna. Bibliografia aldetik iturri onak eta eguneratuak.
Aurrera zientziarekin!!!