Landareen Fotosentsibilitatea

Landareen gaia betidanik interesgarria iruditu zaigu eta honen inguruko ikerketa proiektu bat egitea pentsatu dugu galdera askoren erantzuna bilatzeko helburuarekin. Lan honen bidez lortu nahi duguna da jendeak landareen inguruko informazio gehiago jaso ahal izate eta ikustea zein kanpo faktorek eragiten duten eta zein bizi funtzio dituzten.
Nombre del grupo
NVS
Participantes
  • Josu Rezola .
  • Ander Iraola .
  • Eneko Fernandez None
  • Ander Villameriel .
Profesor/a o tutor/a
Beñat Arana .
Nombre del centro escolar
Zurriola Ikastola
Nivel
batxilergoa2
Municipio
Donostia
Provincia
Gipuzkoa
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Biología-Geología
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 3206 KB


Ikertzaileen balorazioak

Silvia Arazuri Garin

Ingeniaria

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Kaixo mutilak!
Oso lan interesgarria egin duzue, zuek esaten duzuen moduan jende askok uste du landareak edozein lekutan bizi daitezkela. Lorategien diseinuan oso garrantzitsua da halako landare mugimenduak kontrolatzea, behin lorategia landuta ezustekorik ez izateko.
Gaia ongi kokatu duzue, erreferentziak zientifikoak erabiliz eta metodologia zuzenari jarraituz. Dena den, bideoa ez da oso erakargarria, pena handia da zure lana ez erakustea. Beraz argazkiren bat edo grafikoren bat baldin baduzue, bideoan sar dezakezue, horrela askoz hobeki geratuko da aurkezpena.
Zorionak eta aurrera zientziarekin!

Adrián  Salazar Sánchez

Microbiología

Facultad de Farmacia

UPV/EHU

Lan interesgarria, polita eta oso bisuala, zorionak!
Zuen lana ez dago nire lan esparruarekin zuzenki erlazionatuta (izan ere, farmazialaria eta mikrobiologiako ikerlaria naiz), baina bere garaian hau ikastea tokatu zitzaidan eta onerantz arritu nau lanean erabili eta azaldu dituzuen termino botaniko ugari; batxilergoko ikasleak izateko eta arlo hauen inguruko jakintza (printsipioz) mugatua izanik ikerketa lan ona burutu duzue.
Hala eta guztiz ere hobekuntza proposamen batzuk aipatu nahiko nizueke etorkizunean burutuko dituzuen bestelako ikerketa lanetarako. Lehenengoa erreferentzia bibliografikoak ipini behar dituzue testua idatzi ahala; hau da, ez da nahikoa lanaren amaieran bibliografia guztia jartzea. Bestalde, eta pixkat larriago iruditu zaidana, landareen fototropismoa eta argi ezberdinek duten eraginaren grafikoa daukagu. Testuan adierazi duzuena ez dago zuzen; izan ere, grafiko hori beste lan batetik erauzita dago, non zizareen fototropismoari buruz ikertu duten, ez landareena.
Hala eta guztiz ere lan ona iruditu zait orokorrean, hori dela eta, zorionak berriz ere!