Lantegi proiektua

Egin dugun proiektu hau dilistak enpaketatzeko makina bat da. Lehenengo zirriborroa egin dugu, gero errealitatearen maketa bat gero fabrika batean erabiltzeko. Egitura egurrez egin dugu eta parte elektrikoan adibidez DC motorra, orion plaka, kableak etab erabili ditugu. Eta hau guztia funtzionatu ahal izateko ordenagailuarkin programatu egin dugu m-block aplikazioaren bidez.
Nombre del grupo
Lantegi proiektua
Participantes
  • Jorge Bilbao None
  • Edurne Etxaniz None
  • Izei Gorostola None
Profesor/a o tutor/a
Jaione Torre Torre
Nombre del centro escolar
Sopela BHI
Nivel
dbh4
Municipio
Sopela
Provincia
Bizkaia
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Ingeniería-Tecnología
Tipo de proyecto
Proyecto tecnológico
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 430 KB


Ikertzaileen balorazioak

Kristina Zuza Elosegi

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola

UPV / EHU

 

Zorionak neska-mutilak!! Lan bikaina egin duzue!!
Enpresa batean sor daitekeen benetako arazo bati irtenbidea eman diozue, bizitza errealean proiektu bat garatzeko erabiltzen bide bera jarraituz!! Hori bai ikasketa ona etorkizunean sortuko zaizkizuen arazoei aurre egiteko!! Gipuzkoako ingeniaritza eskolan saiatzen gara gure ikasleei zuek jarraitu duzuen prozesu hau barnera dezaten laguntzen.
Talde lanean aritu zarete eta zuen proiektuaren indar-guneak eta ahuleziak topatzen jakin duzue. Proiektuaren eraikuntza txukun osatu duzue eta proposatzen duzuen mekanismoa automatizatu ere egin duzue. Gustatuko litzaidake zertxobait gehiago jakitea erabili duzuen programaren inguruan, zuek programatu duzuen edo jadanik sortutako kodea erabili ote duzuen adibidez. Funtzionamendua azaltzen duen bideoren bat ere gustura ikusiko nuke.
Proiektua hobetzen jarraitu nahi izanez gero baduzue nondik heldu, baina dagoenean ere oso lan polita da. Etorkizunean ingeniari bikainak izateko aukera duzue! Bejondaizuela!
ZORIONAK!