Laudioko ibaiko uraren kutsaduraren azterketa ur-dilistak (Lemna minor) erabiliz

Laudioko erreken uraren kutsadura aztertzeko asmoz, ur-dilistak erabili ditugu hauen kutsadura-maila neurtzeko. Horretarako, herriko errekaren kutsadura ezberdineko puntuetatik ur laginak hartu genituen eta hauetan ur-dilistak kokatu eta hauen hazkuntza behatu dugu 2 astetan zehar. Kutsatuen dagoen puntuan, Aretan, ur-dilisten hazkuntza txikiagoa izan da, ur-dilistak kutsadura adierazle onak direla erakutsiz.
Nombre del grupo
Laudioko ibaiko uraren kutsaduraren azterketa ur-dilistak (Lemna minor) erabiliz
Participantes
  • Enaitz Fernández .
  • Jaime Campos .
Profesor/a o tutor/a
Zaloa Kintana Goikoetxea
Nombre del centro escolar
Laudio BHI
Nivel
batxilergoa1
Municipio
Laudio
Provincia
Araba
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Biología-Geología
  • Medio ambiente-ecología
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 461 KB


Ikertzaileen balorazioak

Aitor Cevidanes Miranda, PhD
Department of Animal Health
NEIKER-Basque Institute for Agricultural Research and Development

Basque Research and Technology Alliance (BRTA)

Zorionak gazteak!
Oso lan interesgarria burutu duzue! Baina batez ere, ikerketaren prozesua ulertu eta bizi
duzue! Askotan ikerlariok ez dugu lehenengoan asmatzen eta esperimentuak burutu ahala
gure ikerketari eragiten dioten faktore desberdinetaz ohartzen gara. Garuna martxan jarri eta
hobekuntzak pentsatu eta esperimentuak errepikatzen ditugu. Bidean aurkitu dituzuen
oztopoei buruz hausnartu eta konponbidea aurkitu duzue! Zorionak! Peto petoko ikerlariak
zarete!
Zuen lanean datuak oso modu egokian aurkeztu dituzue grafiko txukun eta politak erabiliz.
Orokorrean testua ondo idatzia dago eta ikerketan lan baten atal desberdinak ondo azaldu
dituzue. Argazkiak ere lagungarriak dira ikerketa eremua ondo kokatzeko. Gainera
erreferentzia bezala bi artikulu zientifiko erabili dituzue eta horietako bat ingelesez
argitaratutakoa. Bejondeizuela!
Aukeratutako metodologiak eduki ditzakeen arazoak identifikatu dituzue. Esperimentua
errepikatzekotan badakizue ze aldaketa planteatu, ongarria eta oxigenoa ardatz izanda. Hala
ere, hipotesia baieztatzeko gai izan zarete!