Lauro ikastola, hezkuntza mistoa edo hezkidetza?

Gure ikerketaren helburua, gure ikastolan zein hezkuntza sistemak gailentzen duen behatzea da. Hay guztiarekin batera, ikuspegi ez-sexista batetik ikusita, emakumeari dagokionez, zein da honetarako eraginkorrena eta gomendagarriena dena. Gure hipotesiaren arabera hezkidetza da emakumeen onurarako eta emaitza horretara heltzeko hainbat adituekin hitz egin dugu eta era berean galdetegiak egin ditugu.
Nombre del grupo
Lauro ikastola, hezkuntza mistoa edo hezkidetza?
Participantes
  • Maddi Galarraga Bonilla
  • Ainhize Etxabarri Abrisketa
Profesor/a o tutor/a
Begoña Diez de Ulzurrun .
Nombre del centro escolar
Lauro Ikastola
Nivel
batxilergoa1
Municipio
Loiu
Provincia
Bizkaia
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Ciencias Sociales
Informe del proyecto

application/vnd.openxmlformats-officedocument.wordprocessingml.document Descargar — 776 KB


Ikertzaileen balorazioak

Miren Arantzeta Pérez

Humanitateak

UPV / EHU

 
Kaixo, gazteak! Lan mardula egin duzue, zorionak!


Jakinmin handiz irakurri dut zuen proiektua. Nire ikerketa eremua beste bat den arren
(hizkuntzalaritza klinikoa), aurkezten duzuen proiektuak badu nire lanarekin nolabaiteko
harremana. Gaur egun gori-gorian dagoen gaia da natura eta jasangarritasuna; baita ere
eremu publikoak gizakion topagune bilakatzeko modurik egokienak topatzea. Zuek
proposatzen duzuen egitasmoak bi alderdi hauek uztartzen ditu, eta ideia bikaina da adin
desberdinetako pertsonen harremanak, komunikazioa eta gizarteratzea sustatzeko.
Harira joanda, oso ondo deskribatu dituzue kokalekua eta lurzoruaren ezaugarriak, grafika
eta deskribapen zehatzak eskainiz. Argazkiak oso lagungarriak iruditu zaizkit lekuaren
inguruko ideia bat eraikitzeko.


Bestalde auzoko datu demografikoak gehitzea oso baliagarria izango litzatekeela uste dut.
Aipatzen duzuen moduan, COVID-aren pandemiak nabarian utzi du hurbiltasuna eta
harremana oso garrantzitsuak direla. Ze interesgarria izango litzatekeen jakitea ze ezaugarri
dituzten More parkearen egitasmoaz gozatu ahalko luketen pertsonek! Adinak, zenbateko
familia unitateak, zenbat bizi diren bakarrik, etbar.


Bukatzeko, esaldi luzeak banatu eta egitura sinpleagoak erabiltzera animatzen zaituztet.
Horrek arinagoa eta gozagarriagoa egingo du irakurketa, eta irakurleak hobeto imajinatu
ahalko du aurkezten duzuen ideia bikaina.


Ondo segi!
Miren Arantzeta