Lo egitearen garrantzia

Txikitatik irakatsi digute lo egitea garrantzitsua dela, baina zergatik izango ote da? Jende askok ez dakiena gure bizitzako ⅓ lotan pasatzen dugula da. Hainbat ikerketen bitartez, 60 urte betetzean, 20 lo pasa ditugula frogatuta dago. Orduan, hainbeste ordu pasatzen baditugu lotan, zerbaitengatik izango da ez? Loaren inguruan egin dugu ikerketa.
Nombre del grupo
Lo egitearen garrantzia
Participantes
  • Danel Boyano None
  • Lander Olasagasti None
Profesor/a o tutor/a
Usoa Arin Beraza
Nombre del centro escolar
Zurriola Ikastola
Nivel
batxilergoa2
Municipio
Donostia
Provincia
Gipuzkoa
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Salud
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 852 KB


Ikertzaileen balorazioak

Amaia Mimenza Saiz

Facultad de Medicina y Enfermería

UPV / EHU

 

 

Kaixo bioi!

 

Lehenik eta behin, zorionak eman nahi dizkizuet egindako lanagatik. Lan oso interesgarria eta garrantzitsua iruditu zait benetan.

 

Oso ondo adierazi duzuen bezala, ondo lo egitea jendeak uste duena baino askoz garrantzitsuagoa da. Nahiz eta kontziente ez izan, lo ondo ez egiteak ondorio larriak izan ditzake gure osasunean. Horregatik, zuek aurkeztu duzuen lan hau ezinbestekoa dela uste dut, izan ere, jendea loaren garrantziaz jabetzera lagundu dezake. Nabari da oso gogor lan egin duzuela proiektu honetan, oso zehatza delako eta oso ondo dokumentatuta dagoelako, eta hori eskertzekoa da.

 

Lo egiteak akademikoki garrantzi handia duenez, primerakoa iruditu zait burutu duzuen inkesta. Gainera, galderak idazteko orduan beste ikerketa batzuetan oinarritu izanak eta zuen emaitzak beste ikerketetakoekin konparatu izanak zientzialari onak zaretela frogatzen du. Hala ere, eranskinean galdera bat erakustea falta zaizuela uste dut, 9 galdera baino ez direlako agertzen eta 10 galderako inkesta erabili duzuela adierazten duzuelako.

 

Lortu dituzun emaitzak oso interesgarriak direnez, zuen lana unibertsitate mailara eramatea proposatzen dizuet. Oso interesgarria izango litzateke unibertsitateko ikasleei inkesta bera egitea eta lortu ahalko zitezkeen emaitzak Batxilergoko ikasleenekin konparatzea. Honekin guztiarekin, zuen ikerketarekin jarraitzera animatzen zaituztet. Hortik jarraitu, animo!