Meca Electronic Step: ikastetxeko eskaileretan energia sortzeko sistema

Ingurumenean ematen diren inpaktuak eta kutsadura aztertu ondoren Meca Electronic Step sistema (MES) gure ikastolako eskaileretan aplikatzen bada argiteria hornitzeko energia lortuko da, askoz jasangarriagoa izanik.
Nombre del grupo
M.E.S.
Participantes
  • Aritz Lazkano Muniategi
  • Lander Uribesalgo de la Fuente
  • Nayla Perez Viñarás
  • Jon Larrañana Marco
Profesor/a o tutor/a
Itxaso Fernandez Moreno
Nombre del centro escolar
Aranzadi Ikastola
Nivel
batxilergoa2
Municipio
Bergara
Provincia
Gipuzkoa
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Medio ambiente-ecología
Tipo de proyecto
Ambos
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 509 KB


Ikertzaileen balorazioak

Manuel Velez Elordi     

Irrati-komunikazioak, telebista eta hari gabeko multimedia komunikazioak           

Bilboko Ingeniaritza Eskola      

UPV/EHU

Kaixo, M.E.S. taldea:
Zuen proiektuan planteatzen duzuen ideia oso interesgarria iruditzen zait. Nik ingeniaritzaren arloan ikertzen dut, eta iruditzen zait oso ondo planteatu duzuela teknologia erabiltzea, gizarteak aurre egin behar dion arazo oso larri bati irtenbidea emateko. Proposatzen duzuen sistema oso baliagarria iruditzen zait energia ez kutsatzailea sortzeko.
Asko gustatu zait prestatu duzuen dokumentua, bai CO2 isurketak murrizteko beharra justifikatu duzuelako, bai proposatzen duzuen sistemaren funtzionamenduaren azalpen tekniko zuzenagatik. Era berean, prestatu duzuen bideoa oso sortzailea iruditu zait zuen ideia deskribatzeko.
Proiektu honetan lanean jarraitzera animatzen zaituztet, zuen ikastolan prototipo bat egitea lortzeko. Ziur aski, asko ikasiko duzuela proiektua martxan jarriz eta, horrekin, datu zientifikoekin sistema honen erabilgarritasun handia frogatu ahal izango duzuela.

___

JORGE TEJEDOR NUÑEZ       

RSC / SOSTENIBILIDAD / CONSUMO CONSCIENTE  

FACULTAD DE ECONOMIA Y EMPRESA, SECCION ARABA  

UPV/EHU

Kaixo taldea! Lan bikaina egin duzue.
Jorratu egin duzuen lana oso interesagarria suertatu zait, eta nire eremuarekin (GIH, batez ere, ingurumen eta finantza iraunkortasuna) zerikusia duen lana egin duzue. Zure lana ikusita, gustatuko litzaidake jakitea nola jarraitzen duzuen proiektu honekin lanean, hori egitea erabakitzen baduzu. Bejoindezuela! A! eta bideoa bikain!
Lanari begira, landutako zatiak aproposak izan dira eta sarrera, azalpenak eta erabilitako iturriak lanerako tresna egokiak izan direla pentsatzen dut. Honetaz gain, berriro txotxongiloekin egin duzuen bideoa azpimarratzekoa da.
Bestalde, egituraren aldetik lanaren zatien indizea moldatzearekin lana hobeto dezakezue zeren eta proposatuko ideia hobeto ulertuko baitzen. Bukatzeko, ondorioen aldetik, zuen ikastetxean ideia nola aplikatuko zenuketen azaltzeak lana hobetu dezake.