Mikroplastikoa

Egunerokotasuneko elikagaietan mikroplatikoak aurkitzen direla errealitate bat da. Hau oso arazo larria da, begi bistaz detektatu ezin direlako eta honek nahi gabe kontsumitzea errazten du. Horregaitik, hauek detektatzeko proiektu bat aurrera eraman dugu, tenperatura aldaketetan oinarritzen dena. Bazenekien azaldutakoa plaka sinple batekin egin daitekela? Ikusi ezazu gure proiektua gehiago jakiteko.
Nombre del grupo
Mikroplastikoa
Participantes
  • Laida Agirre Bernau
  • Maialen Lopez Barbero
  • Ane Bilbao Olabarri
Profesor/a o tutor/a
Naiara Mentxaka Fructuoso
Nombre del centro escolar
Lauaxeta Ikastola
Nivel
dbh2
Municipio
Amorebieta-Etxano
Provincia
Bizkaia
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Salud
  • Medio ambiente-ecología
  • Física-Química
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 1140 KB


Ikertzaileen balorazioak

Kaixo denoi!

Lehenengo eta behin zoriondu nahiko nizueke. Eskertzekoa da ikasle hain gazteek honelako lan bat egitea eta hain larria den arazo bati buruz ikertu nahi izatea.

Mikroplastikoak zer diren modu oso zehatz eta argi batean azaldu duzue, zorionak. Pena da baliabide ekonomikoek zuen ikerketarako erabili nahi zenuten kamera termikoa edukitzea ahalbidetu ez izana. Hala ere, zientzialariok gehienetan topatzen gara ildo horretako arazo ekonomikoekin, beraz, alternatiba bat bilatu izana (sticker termokromatikoa) zientzialari onak zaretela iradokitzen du. Gainera, erabilitako teknikaren mugak aipatzea zientzialari onen praktika bat da.

Beste aldetik, oso ondo egituratu duzue testua, ideia nagusiak azpimarratzeak lanaren ulermena errazten baitu. Halaber, goraipatzekoa da zuen proiektuan lagundu dizueten pertsonei eskerrak eman izana. 

Bestalde, lanean lortu dituzuen emaitzak grafiko batean erakustea gomendatuko nizueke, aipatzen dituzuen ondorioak indartzeko. Bukatzeko, hurrengoan txostenean bibliografia idaztea proposatzen dizuet, ematen duzuen informazioa iturri fidagarrietatik atera duzuela frogatzeko. Guzti honekin, etorkizunean nahi duzuen ikerketa egiteko aukera izatea espero dut. Ikerketarako grinarekin jarraitu, animo!

 

Amaia Mimenza Saiz

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)